"Aït Ouallal", Ilyes Griyeb-en erakusketa

Getxo 2020(e)ko irailaren 3(e)tik 2020(e)ko irailaren 27(e)ra
  • "Aït Ouallal", Ilyes Griyeb-en erakusketa

GetxoPhoto 2020ren barruan.

Ilyes Griyeb-en argazkietan, Aït Ouallal Marokoko herri txiki bateko frutazaintzako langile batzuk ageri dira. Emakumezkoen aurpegiak erakutsiko dizkigu serie honek, eguzkitik babesteko jantzi tradizionalak zein gaur egungoak jantzita. Urtero milaka sasoikako langile joaten dira Marokotik Espainiara marrubi-bilketara, NBEk 2020an egindako txosten batean azaldu bezala, baldintza gizagabeetan. Hainbat erakundek behin eta berriz salatu dituzte soldata apalak, bizitoki osasungaitzak, eraso bortitzak eta sexu-abusuak.

Landa-lana funtsezko jardueratzat hartu zen COVID-19 birusak eragindako konfinamenduan. Herritar gehienak etxean zeuden bitartean, osasun-, garraio- edo elikadura-langileek, besteak beste, beren lanpostuetara joaten jarraitu behar izan zuten. Sasoikako langileen kasuan, lan-baldintza kaskarrei eta kutsatzeko arriskuari mugak ixtea gehitu zitzaien, eta horrek asteetan Marokora itzultzea eragotzi zuen. Griyeb-ek erretratatutako emakumeen aurpegi lasaiek agerian uzten eta aldarrikatzen dute etorkinen lan-indarra, eta, pandemiak frogatu duenez, mendebaldeko gizartearen funtsezko zati bat da.

Ilyes Griyeb argazkilari frantziar-marokoarra 1989an jaio zen Frantziako hegoaldean eta gaur egun Parisen egiten du lan. Paris eta Marokoren arteko joan-etorriko bidaia ugarietan egin zuen debuta. Bere lehen seriea, Moroccan Youth, Argazki eta Ikusizko Arteen Museoak 2016an aukeratu zuen Photobook Moroccoren izenean, Offprint London-en (Tate Modern) aurkezteko.
Bere lanean, Griyebek tradizioaren eta modernitatearen arteko mugak islatzen ditu eta batez ere, langileen egunerokotasunaren xehetasunetan ipintzen du arreta.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2020(e)ko irailaren 3(e)tik 2020(e)ko irailaren 27(e)ra
  • LekuaEreaga hondartza (13 zenbakia, mapan)
    Getxo
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez

Non