"Americans Parade", George Georgiou-ren erakusketa

Getxo 2020(e)ko irailaren 3(e)tik 2020(e)ko irailaren 27(e)ra
  • "Americans Parade", George Georgiou-ren erakusketa

GetxoPhoto 2020ren barruan.

Americans Parade-k 2016ko Estatu Batuetako gizartearen erretratua eraikitzen du. Urte hartan Donald Trump aukeratu zuten presidente eta herrialde hartan gizartearen banaketa sekula baino handiagoa zen.

Estatu Batuetara egin zituen bidaia ugaritan, George Georgiou-k, hiri handiak kontuan izan barik, kaleak hutsik ikusten zituen gehienetan. Bisita hauetako batean atzera joan zen Martin Luther King omentzeko ospatzen ari zen auzo batera. Oraingoan bizitzaz beterik aurkitu zuen auzo hura. Jendez, familiez eta norbanakoez osatutako komunitate konplexua ikusgarri bihurtu zen. Orduantxe hasiera eman zion egileak proiektu honi eta horretarako sektore demografiko ezberdinak batzen zituzten desfileak aurkitzeko 14 estatutako 24 hiri bisitatu zituen. Kale argazkia eta tipologiak jorratuz, Georgiou-k auzo bakoitzaren berezitasunak eta Estatu Batuetako gizartearen konplexutasuna dokumentatzen ditu aldi berean. Americans Parade-k herrialde hartan bizi diren era askotako komunitate identitarioen erretratua proposatzen du. Irudiotan ezezagunak ondoratzen dira eta elkarren artean ikusgarri bihurtzen dira, nahiz eta gizartea polarizatu eta zatitzeko bereizketa ekonomiko eta arraziala bultzatzen den.

George Giorgiou, Londresen 1961ean jaioa. Polytechnic of Central London-en (Westminster-eko Unibertsitatea) argazkilaritza, zinema eta bideoa ikasi zituen 1987an. 1999an Londreseko Panos Pictures-en kide bihurtu eta  soilik bere epe luzerako proiektuetan lan egiten hasi zen. 1999 eta 2009 bitartean Balkanak, Europa Ekialdea eta Turkiari buruzko lanak egin zituen, Serbia, Grezia eta Istambul artean lan egiten eta bizi zelarik. Garai hartako lanekin The British Journal of Photography Project Prize eta World Press Photo sari bi irabazi zituen. Fault Line/Turkey/East West, Last Stop eta Americans Parade liburuak argitaratu ditu. Bere lana munduko leku ezberdinetan egon da ikusgai, MoMA-n edota Frantziako Images Singuliéres jaialdian adibidez. New York-eko Arte Modernoaren Museoak edota Elton John Bildumak ere bere lanak eskuratu dituzte.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2020(e)ko irailaren 3(e)tik 2020(e)ko irailaren 27(e)ra
  • LekuaZabala ikastetxea (instalazioa), Fnac Bilbao eta Fnac Donostia (erakusketak)
    Getxo
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez

Non

Euskadi, auzolana