"Diorama Map", Sohei Nishino-ren erakusketa

Getxo 2020(e)ko irailaren 3(e)tik 2020(e)ko irailaren 27(e)ra
  • "Diorama Map", Sohei Nishino-ren erakusketa

GetxoPhoto 2020ren barruan.

Kamera eskuan oinez dabil Sohei Nishino mundu osoko hirietako kaleetan zehar paisaia zatituak erretratatzen, batzuetan ikuspuntu garaietatik eta beste batzutean berriz, lurraren arrasetik. Ondoren irudiok inprimatu eta muntatzen ditu, banan-banan, dokumentatu dituen lekuetatik eta bere memoriatik abiatuta mapa erraldoia osa­tzeko. Emaitzazko collage honekin mapa batek duen helburu deskriptiboarekin zer ikusirik ez daukan xedearen bila dabil egilea; hirietako kaleak ibiltzearen esperientziatik abiatuta eta bere kamerak harrapatutakoa kontuan izanik, hiriaren irudikapen adierazgarria eskaintzea.

Errepikapena eta konfrontazioa oinarrizkoak dira Nishino-ren lanaren prozesuan. Garapen sozialak eta ekonomikoak hiriak neurri barik hedatzera eta haztera bultzatu dituzte. Era honetara forma eta egitura berriak sortzen dira eta hauei erantzuten die egileak etengabeko errepikapenak nabarmenduz eta aldatuz. Orduantxe, muntaian, esperientziak eta memoriak irudi zatituen esanahia osatu eta bateratzen dute elementu bakarrean, artistak hiriaz daukan ikuspegia adierazten duena.

Sohei Nishino artista japoniarra 1982an jaio zen Hyogon. Gaur egun Kanagawa eta Shizuoka (Japonia) artean bizi da. Bere lana makina bat galería eta museotan erakustsia izan da, besteak beste, SFMOMA, San Frantziskoko Arte Modernoaren Museo edo Irlandako Argazkia Galerian. Hainbat talde zein bakarkako erakusketaetan hartu izan du parte, esaterako, Daeguko Argazki Biurtekoan (Hego Korea), Hong Kong-eko Nazioarteko Arte Azokan eta Tokioko Museo Metropolitanoan. Sari ugari ere eskuratu ditu, adibidez, Young Eye of the Japan Photographers, Canon New Cosmos Photography Award, Japoniako Argazkilarien Elkarteko Newcomer’s Award, Foam Talents Call edota  Sagamihara Newcomer’s Award-a.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2020(e)ko irailaren 3(e)tik 2020(e)ko irailaren 27(e)ra
  • LekuaAlgortako Azoka (Torrene, 4) eta Tellagorri Jatetxea (Basagoiti, 60)
    Getxo
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez

Non