GetxoPhoto 2020ren barruan.
Bere familia albumaren irudi batean inspiraturik, zeinean bere ama Lome-ko (Togo) azokan saltzaile bezala agertzen den, Silvia Rosi-k autorretratua eta performance-a baliatuz inmigrazioari eta diasporari buruzko kontakizunak eraikitzen ditu.
Jeneralean amengandik alabengana transferitutako trebetasuna da buru-garraioa eta Rosi-k ere halaxe jaso eta ikasi zuen. Gaitasun hau bere lanaren oinarria da eta migrazioa eta bere nortasun europar berria direla-eta galdutako praktika hau berreskuratzen ahalegintzen da. Bere amaren erretratu bat iturri eta musatzat hartuta, argazki sorta, testuak eta bideoak erabiliz istorio oso pertsonala eraikitzen du unibertsal dena lortzeko asmoz. Identitate-arazoak eztabaida politikoaren erdigunean dauden garaiotan, Encounter Afrika Mendebaldeko estudio erretratuen estetikak handitzen dituzten narrazio bide berriak esploratzen ditu atrezzo osagaiak eta atze-oihalak erabiliz.
Encounter familia albumari omenaldia da eta aldi berean, nortasunari buruzko gogoeta, zeinean urruntasun fisiko eta denborazkoen eta migrazioaren eraginez ahaztutako ohiturak eta lokarriak berreskuratzea proposatzen den.
1992an Scandiano, Italian jaioa, Rosi Londresen bizi den artista italiar-togoarra da eta London College of Communication-ean lizentziatua. Argazkilaritzaren bitartez eta autorretratuak erabiliz jatorrien ideia miatzen du. Bere lanak besteak veste, Michael Wilson Award 2016, Jerwood/Photoworks 2019 edo LensCulture Portrait Award 2020 sariak jaso ditu, eta talde eta bakarkako erakusketetan hartu du parte, esaterako, Pingyao International Photography Festival, 1-54 Contemporary African Art Fair edota Jerwood Space y Borough Road Gallery Londresen. Getxoko erakusketa hau PHmuseumarekin lankidetzan antolatu izan da, izan ere Encounter serie hau erakunde honen Photography Grant-ean saritua izan da.