GetxoPhoto 2020ren barruan.
HOAX auto-iruzurra eta Polonian ematen den ukapenari buruzko proiektua da. Nahiz eta herrialde hau Europar Batasuneko kide izan, estandar politiko europarrak erradikaltzat jotzen dira han eta erlijioa eta estatuaren arteko banaketaren ideia hutsak ezinegona eragiten du. Eliza katolikoa oso erakunde pribilegiatua den bitartean emakumezkoen eskubideak mozten dira, gutxiengo arrazialak ez dira eskubide osodun herritartzat hartzen eta homosexualitatea gaixotasuntzat jotzen da. Ikatzak energia iturri nagusia izaten segitzen du eta energia berriztagarrietan zein eraldaketa ekologikoan egiten den inbertsioa hutsaren hurrengoa da.
Polonian manipulazioak daukan inpaktu ikaragarria salatzeko darabil argazkigintza Agnieszka Sejud-ek. Bertako kulturaren osagai sinbolikoak baliatuz (jantzi tradizionalak, erlijio-irudiak eta banderaren koloreak) errepresentazio ironikoa eraikitzen du collagen bitartez. Eta collage hauek hain zuzen ere, Interneten zabaltzen den propaganda salatu nahi dute. Serie honetan irudi erabat manipulatuak aurki daitezke eta errealitatea eta bere errepresentazioaren arteko muga lausotzen duten beste batzuk, ikusleari analisi-joko bizigarrian murgiltzeko aukera eskainiz.
Agnieska Sejud, 1991n Poloniako Wroclaw-en jaioa. Argazkilaria, artista bisuala, aktibista eta KWAS taldearen kidea. Gaur egun Argazkilaritza gradu bat ikasten ari da Opavako Silesian University-n, Txekia. Argazki, collage eta instalazioekin egiten du lan, sarri teknikarekin esperimentatuz. Bere lanetan nortasuna, askatasuna eta sistemaren zapalkuntza bezalako gaiak jorratzen ditu. Bere inspirazio iturri izaten dira eguneroko bizitza, arrunta dena, itsuskeria, ametsak eta irudipenak. Bere lana erakutsi izan du besteak beste, TIFF Open-en, BWA Awangarda Wroc?aw-en, Wroc?aw-eko Arte Garaikide Museoan edota Athens Photo Festival-ean.