GetxoPhoto 2020ren barruan.
Internet sare garbi eta etereoa dela eta bere datuak “hodeian” gordetzen direlako ideia zabaldua iruzur hutsa da, izan ere, zuntz optikozko milaka kilometro, datu-zentro zenbaezinak eta energia kontsumoaren hazkunde globala ezkutatzen da. Begiei ukatzen zaizkion materialak, eraikuntzak eta interbentzioak osatzen dute sarea: eraikuntza gatzgabeak gure hirietako erdiguneetan edota hondartzetako are azpitan herri eta kontinenteak konektatzen dituzten itsaspeko kable ezkutatuak.
Internet Tour Mario Santamaríaren ekimena da eta Interneten egitura fisikoaren esplorazioa proposatzen du, ibilbide turistiko eta aldi berean ez turistikoa den bizipen bat, performance moduko bat, irakaspen lotsagabea. Gidari batekin batera, bertaratutakoek autobusean igo eta gure e-mailak, mezuak, like-ak, komentarioak, argazkiak eta bideoak dabiltzan lekuak bisitatuko dituzte
Mario Santamaríak (Burgos, 1985) baliabide anitzekin egiten du lan, izan ere argazkilaritza, bideoa, performance-a, web guneak edota onlineko interbentzioak erabiltzen ditu. Hospitalet de Llobregat-eko Trama34 espazioko kidea da, CCCBko The Influencers jaialdiarekin kolaboratzen du eta Matadero Madrid-en Internet Yami-Ichi-ren komisarioa da. Bere lana hainat hedabidetan argitaratua izan da, hala nola Der Spiegel, Liberation, Zum, Telegraph, El País, Quartz, The Washington Post edo Art in America. Fotomuseum Winterthur Photography Prototyping Prize-aren finalista izan da, eta Hasselblad Fundazioaren Watched! Surveillance, Art and Photography-ren barne egon da. Bere lana ikusgai egon da, besteak beste, CaixaForum (Bartzelona), ZKM (Karlsruhe), WKV (Stuttgart), Edith-Russ-Haus (Oldenburg), Fundació Antoni Tàpies (Bartzelona), CENART (México), La Casa Encendida (Madril), Arebyte (London), Stadtmuseum (Munich), Or Gallery (Berlin) eta Lyon, Tesalónica eta La Habana-ko Bienaletan.
Igandea 09/06
Ordua: 11:00 – 14:00
Irteera lekua: Info Puntua. Amezti 4, Algorta
Prezioa: 10 € · Leku mugatuak