"La Puente", Charlotte Schmitz-en erakusketa

Getxo 2020(e)ko irailaren 3(e)tik 2020(e)ko irailaren 27(e)ra
  • "La Puente", Charlotte Schmitz-en erakusketa

GetxoPhoto 2020ren barruan.

La Puente Ekuador hegoaldeko burdelik handiena da, Matxala hirian dago eta bertan 150 emakumetik gora egiten dute lan. Charlotte Schmitz-en argazkiak erretratatutako emakumeekin elkarlanean eginak dira, izan ere, emakume hauek erabaki zituzten euren paratzeak eta polaroidak azazkal-esmaltez margotu zituzten euren nortasuna ezkutatzeko. Argazkien gaineko esku-hartze hau tresna sortzaile bihurtu zen azkenean, era honetara gorputzak eta irudien espazioa edertuz edo abstraituz.

Elkarlanean sortuak eta protagonistak eurak eskuz hartutako irudiekin eginda dagoenez, La Puente lanak makina bat aldiz jorratutako errealitate honi buruzko bestelako perspektiba eskaintzen du, behargin sexualen errepresentazio estereotipikoei aurre eginez. Nahiz eta behargin gehienak emakumezkoak izan, gai honi buruzko lan gehienak gizonezkoek eginak dira, eta lan hauetan hain zuzen ere, ez da kontuan izaten emakume hauek nola ikusiak izan nahi duten. Behargin sexualen, eta orohar emakumezkoen, iku­sizko errepresentazio hegemonikoa dekretatu duen begirada desorekatua da hau. Schmitz-ek egoera honi aurka egiten dio pertsona hauenganako hurbilketa sakonagoa, ñabarragoa eta konplexuagoa ahalbide­tzen duen proiektu parte-hartzaile honen bitartez.

Charlotte Schmitz Berlinen jaio zen 1988an. Alemaniako gutxiengo daniar inguruan hazi zen eta argazkilaritza dokumentala ikasi zuen Hannover-eko Zientzia Aplikatuen eta Arteen Unibertsitatean. Bere lana nazioarteko hainbat hedabidetan argitaratua izan da, hala nola, Der Spiegel edo The Washington Post-ean, eta bakarkako zein talde erakusketetan egon da ikusgai Estatu Batuetan, Turkia, Austria eta Japonian. The British Journal of Photography-k Ones To Watch 2019 izandatu zuen. FotoEvidence W Award saria jaso La Puente lanagatik, duela gutxi argazki-liburu gisa argitaratua izan dena. Sei hizkuntza menperatzen ditu eta Berlinen bizi da.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2020(e)ko irailaren 3(e)tik 2020(e)ko irailaren 27(e)ra
  • LekuaContainers Aurtenetxea (Portu Zaharra)
    Getxo
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez

Non