"Les Intruses", Randa Maroufi-ren erakusketa

Getxo 2020(e)ko irailaren 3(e)tik 2020(e)ko irailaren 27(e)ra
  • "Les Intruses", Randa Maroufi-ren erakusketa

GetxoPhoto 2020ren barruan.

Les intruses argazki-serieak gizonen eta emakumeen rol sozialki araupetuak alderantzikatzen ditu, eremu publikoan nagusi diren genero-desorekak ikusaraziz. Mugimendu feministek urteetan aurrera egin duten arren, berdinen arteko bizikidetzan hain funtsezkoa den alderdi bat, espazio publikoa okupatzea, gizonezkoa da nagusiki.

Irudi hauek tabernetan, metro-geltokietan eta egunerokoan oharkabean pasa daitezkeen leku komunetan egin ziren. Horretarako, protagonisten eszenifikazio koreografikoak sortu zituen egileak, begirada geldiarazteko eta han gertatzen dena aztertzeko. Lanak espazio eta lurralde partekatuak eta bertako biztanleek egiten duten erabilera aztertzea proposatzen du, komunitate bakoitzaren nortasun kultural eta sozial nagusiaren isla baitira. Gizonek egin ohi dituzten keinu, jarrera eta ekintzetan gizonen ordez emakumeak jarriz, Maroufi-ren lanak agerian uzten du Paris bezalako hirietako kaleen presentzia eta okupazio desberdina, argazki-sorta horren eszenatokia baita.

Randa Maroufi (Casablanca, 1987) Parisen bizi eta egiten du lan. Tetuango Arte Ederren Institutu Nazionalean (Maroko, 2010), École Supérieure des Beaux-Arts d ‘Angers, Frantzia (2013) eta Fresnoy – Studio National des Arts Contemporains, Tourcoing, Frantzia (2015) hezia, Madrilgo Académie de France-n (Velázquez Etxea) ibili zen 2017-2018 urteetan. Randa Maroufik gorputzak espazio publiko edo intimoetan eszenaratzeko interesa du. Bere ikuspegia politikoa da askotan, eta anbiguotasuna eskatzen du irudien egoera eta irudikapenaren mugak zalantzan jartzeko. Hauxek dira bere azken erakusketa aipagarriak: Sharjah Art Foundation (2019); MA Museoa, Quebec (2019); Dakarreko Bienala, Senegal (2018); Bienal do Mercosul, Porto Alegre, Brasil (2018); Boghossian Fundazioa, Brusela, Belgika (2018), Sharjah Biennale, Libano (2017); Centre Pompidou, Paris, Frantzia (2017); Video e.V., Kunstmuseum Bonn, Alemania (2017), etab.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2020(e)ko irailaren 3(e)tik 2020(e)ko irailaren 27(e)ra
  • LekuaEreaga hondartza (12 zenbakian mapan)
    Getxo
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez

Non

Euskadi, auzolana