"Reducción", Felipe Romero Beltrán-en erakusketa

Getxo 2020(e)ko irailaren 3(e)tik 2020(e)ko irailaren 27(e)ra
  • "Reducción", Felipe Romero Beltrán-en erakusketa

GetxoPhoto 2020ren barruan.

Lan honek lekuak esploratu, prozedurak deskribatu eta Madrilen dokumentaziorik gabeko pertsonen atxilotze bortitzak pairatzen dituzten norbanakoak identifikatzen ditu. Felipe Romero Beltrán Espainian bizi den artista kolonbiarra da. Arazo burokratikoengatik bere legezko paperak lortzeko atzerapena zela-eta, atxilotua izateko etengabeko arriskupe larrian bizi izan zen.

Etorkin baten eguneroko kale bizitza bere egoera legalaren arabera garatzen da, herrialde horretan bizi­tzeko dokumentuak izateak ala ez baldintzatzen du guztia. Espainian dokumenturik gabeko pertsonen atxiloketarako prozedura Polizia Nazionalaren Polizia Defentsa Eskuliburuan araututa dago. Hortxe, borroka teknikak baliatuz, pertsona hauek zelan menderatu eta giltzapetu zehatz mehatz azaltzen da.

Romero Beltránen lana hiru seriek osatzen dute: atxiloketak gertatu diren Madrilgo kaleetako argazkiak, Poliziaren Defentsarako Eskuliburutik hartutako irudiak eta antzeztutako argazkiak, zeinetan polizia ofizial baten gainbegiradapean, etorkin bik atxilotze-teknikak antzezten dituzten.

Proeiktu hau SOS Racismo Madrid-en laguntzarekin egin da.

Felipe Romero, Bogotá, Kolonbian, 1992an jaioa. Haurtzaroa bertan eman ostean, Arte Bisualak ikasi zituen Buenos Airesen. 2014an Art Bezalel Academia-ren beka batekin Israelera joan zen. Palestina, Egipto eta Israelen gai sozialei buruzko proiektuak burutu zituen. 2016ean Madrilera joan zen bizitzera, eta TAI-Rey Juan Carlos Unibertsitatean argazkilaritza Masterra burutu zuen. Egun Latinoamerikako gatazka osteen prozesuei buruzko gaietan egiten du lan, Madrilgo Complutense Unibertsitatean doktoretza egiten duen bitartean. XL Semanal, Esquire edo Vogue España bezalako aldiezkarientzat lan egiten du. Bere lanekin nazioarteko makina bat sari irabazi ditu, hala nola, Photobook Madrid, Lumix Festival, Sony Photography Awards, Canon Visa pour l’image, Burnmagazine EPF, New York Times Portfolio Review, Photoespaña, ARTBO Colombia edota Encontros da Imagem.


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2020(e)ko irailaren 3(e)tik 2020(e)ko irailaren 27(e)ra
  • LekuaSan Nikolas Plaza (9 zenbakia mapan)
    Getxo
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez

Non