"Transfolk"

Getxo 2020(e)ko Irailak 27
  • "Transfolk"

Getxo Folk 2020ren barruan.

Tradizioa ez da iraganeko zerbait, orain ari da sortzen. Musikak, kantuak, dantzak eta jolasak, gure arbasoekin eta gure ondorengoekin lotzen gaituzte, eta aldi berean gure ondoan daudenekin loturak sortzen dituzte.

Tradizioak munduan egoteko modu bat adierazten du, bisortu, moldatu, konpartitu edo nahastu dezakegun era bat, etengabeko jolas bat bezala, gure tradizioa guk geuk sortzen dugulako.

Tradizioak, hizkuntzak bezala, gure cultura bereizten du, munduan dauden hainbeste kulturekin jolastu ahal izateko, haur bi plazan elkartzen diren moduan. Horregatik, umorea, antzerkia, dantza eta musika nahastuz, tradizioa esku artean hartuta, garenarekin jolastuko dugu, tradizioa dibertigarria delako.

TRANSFOLK saioak, Euskal Herriko folkloreaz gozatzeko aukera emango digu. Betiko euskal dantzez eta musikaz osatutako ikuskizuna. Ikuskizuna, folklorea bezala, hasi eta aldatu egingo da eszenatokian: tradizioak garatuz, musika berpiztuz eta "betikoa" hankaz gora jarriz. Musikaz, dantzaz, antzerkiaz eta umoreaz betetako ikuskizuna.

getxo.eus

Laburrean

Non

Euskadi, auzolana