Ja! Bilbao 2020 - Umorezko Literaturaren eta Artearen Nazioarteko Jaialdia
Alberto Casadok eta Rober Bodegasek Pantomima Full duoa osatzen dute. Gizarteari orokorrean gorroto diote, eta horri buruzko esketx dibertigarriak egiten dituzte. Urbanita arrunta, 20-40 urte bitarteko belaunaldia, hura eta haren higuinak, apetak eta kezkak parodiatzen dituzte: "terrazaz terraza ibiltzea, paibonak eta gin-tonicak". Umore zuria eta kostunbrista da, Internet bidez komunikatzen den belaunaldi baten nortasun eta bizimoduko ontasunak eta gaiztakeriak bete-betean asmatzen dituena. Borja Cresporekin solas egin ondoren hobeto ezagutuko ditugu bi "alproja" horiek. Mundiala izango da!
Sarrerak agortuta.