Musikagileak Euskal Herriko Musikagileen Elkarteak eta SGAE Fundazioak, Musikeneren laguntzaz, Konposizio Ikastaroa antolatu dute beste urte batez Aureliano Cattaneo konpositorearen eskutik, aurtengoan.
Ikastaroa urriaren 26, 27 eta 28an ospatuko da Musikenen (Europa Plaza, 2 - Donostia).
Ikastaroaren inguruko informazioa atxikitako fitxa teknikoan irakur dezakezue.
Interesa izanez gero, ikastaroan izen-ematea beharrezkoa da. Horretarako, erantsitako izen-ematerako orria bete eta info@musikagileak.com helbidera bidali.