Ziklo osorako abonamdenduak eta azaroko errezitaldietarako sarrerak 2020ko urriaren 29ko 08:00etatik aurrera salduko dira eta Kordoi Etxean (Aiztogile 24, beheko solairua) edo webgune honetan bertan eros daitezke.
Sarreren salmenta mailakatuta egingo da, hilez hil, osasun-egoerak edukiera aldatzea edo kontzertuak bertan behera uztea gomendatzen badu ere. Beraz, hilabete bakoitzeko azken asteazkenetik aurrera, hurrengo hilabeteko kontzertuetarako sarrerak erosi ahal izango dira.
Halaber, errezitaldi bakoitzerako sarrerak kontzertu egunean bertan eskura daitezke (eserlekurik badago), Kulturunean bertan, emanaldi bakoitza hasi baino ordu bete lehenagotik aurrera.
Ordainbidea banku-txartelaz da.
Web-orriaren bitartez, online erosteko lege-baldintzak kontsultatu ditzakezu hemen.