Isabelle Duthoit & Phil Minton

Vitoria-Gasteiz 2020(e)ko Azaroak 20
  • Isabelle Duthoit & Phil Minton

Bernaola Zikloa 2020-2021.

Isabelle Duthoit Lyongo CNSMn trebatu zen klarinetista gisa Jacques Di Donatorekin, eta Georges Aperghis, Gilbert Amy, Daniel D'Adamo edo Klaus Huber konpositoreekin lan egin zuen, besteak beste. Gero, bere unibertso kutuna aurkitu zuen inprobisazio librean. Nazioarteko hainbat artistarekin aritu zen, esaterako, Dieb13, Angelica Castello, Martin Tetreault, Franz Hautzinger, Hamid Drake, Michael Zerang, Luc Ex, Thomas Lehn, Lê Quan Ninh, Xavier Charles eta Sophie Agnel, eta Hiatus, Système Wasteland, Where is the sun, Uruk, Iki, NYX eta beste hainbat taldetako kide da.

Beti ahotsean interesatuta, ia 20 urtez ahots teknika berezi eta pertsonala garatzen du. Hizkuntza bilatzen du lengoaiaren aurretik, jatorriaren ahotsa. Sustraiak arnasketan zein negarretan dituen abestia. Isabelle Duthoiti entzutea ezer esaten ez duen baina soinuarekin, soinuaren intimitatearekin lotutako sentsazio primarioak eguneratzen dituen ahots bat esperimentatzea da, eta askoz gehiago sumatzen dugu gure azaletik gure belarrietatik baino.

Phil Minton 1940an jaio zen Torquayn, Erresuma Batuan. Mike Westbrooken bandan abestu zuen 60ko hamarkadaren hasieran, eta gero Europan dantza eta rock bandetan hamarkadaren azken zatian. 1971n itzuli zen Ingalaterrara, Mike Westbrook Band-era itzuli eta bere proiektu askotan parte hartu zuen 1980ko hamarkadaren erdialdera arte.

Azken berrogei urteotan, talde eta orkestretan inprobisazio kantari gisa aritu ohi da Phil, munduko hainbat lekutan. Konpositore batzuek beren ahots teknika hedatuak eta inprobisazioak bereziki erabiltzen dituzten piezak idatzi dituzte.

Bere inprobisazio taldekide ohikoenak dira Veryan Weston pianoa, John Butcher saxoa eta Roger Turner bateria, baina Europako inprobisazio musikari gehienekin lan egin du, Audrey Chen barne, azken hamar urteotan mundu osoan aritu denarekin. Axel Dörner, Thomas Lehn, Carl Ludwig Hubsch, Bob Ostertag eta Dieb 13rekin ere aritu da.

Laurogeiko hamarkadatik hona, bere Coro Feral, non tailerrak eta kontzertuak zuzentzen baititu kantatu nahi duen edonorentzat, hogei herrialde baino gehiagotan aurkeztu da.

 


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2020(e)ko Azaroak 20
  • Ordutegia19:30
  • Lekua Artium
    Francia, 24
    Vitoria-Gasteiz
  • Web Artium

Non