Azaroaren 25ean, asteazkena, XI. Musikagileak Zirkuitua bere ibilbidearen erdira iritsiko da euskal konposizioari eskainitako kontzertu berri batekin, baina oraingoan ez da egungo musikagileengan zentratuko, baizik eta azken urteotan berraurkitzen ari garen XIX. eta XX. mendeetako sortzaileen musikan. Inéditas taldeak Emma Chacón, Emiliana de Zubeldia, Anita Bringuet-Idiartborde eta Julie Adrienne Carricabururen lanak joko ditu. Kontzertua 19:00etanhasiko da Musikenen, baina gaur egungo egoerak ezarritako murrizketak direla eta, publikorik gabeospatuko da. Hala ere, zuzenean eta doanjarraitu ahal izango da Musikagileak-en Youtubeko kanalean.
2020. urtearen hasieran, Eugenia Boixek, Susana García de Salazarrek eta Teresa Valentek osatutako hirukoteak Inéditas CDa aurkeztu zuen. Emakume izateagatik, bere garaiko musikagile gizonezkoen aukera berberak izan ez zituzten lau konpositoreren musika berreskuratzeko lan luzearen emaitza izan zen. Boix eta Salazar protagonista duen eta Carmen San Esteban aktorearen laguntza duen gaurko errezitaldiak proiektu haren filosofiari helduko dio berriro, eta XIX. eta XX. mendeetako lau emakume egile horiek ezagutzera gonbidatzen du publikoa.
Emma Chacon (1886-1972) Bartzelonan jaio zen etaEnrique Granadosekin ikasi zuen, baina 1915ean Bilbon kokatu zen José Ribera margolariarekin ezkondu ondoren. Euskal hiriburuan oso lan proaktiboa egin zuen musikaren arloan: Elkarte Filarmonikoan sartu zen, 17 kontzertu inguru antolatu zituen eta baita ere musika saio ugari bere etxean bertan, non guregana iritsi diren 62 abestietako asko aurkeztu zituen. Granadosen eragina erakusten dute bere lanak, eta gaur entzungo ditugun bostak bere talentuaren aniztasunaren eta abestiaren generoaren gain zuen maixtuasunen erakusgarri dira.
Emiliana de Zubeldia (1888-1987), ziur asko, bere garaian errekonozimendu handiena lortu zuen emakume musikagile euskal-nafarra da. Nafarroan hasi ondoren Parisera joan zen Vincent d'Indyrekin Schola Cantorumen ikastera, Guridik eta Usandizagak egin zuten bezala. Zubeldia Iruñera itzuli zen gero eta bertan eman zituen eskolak urte batzuetan, baina bere ibilbide pianistiko arrakastatsuak Parisen eta geroago Rio de Janeiron eta New Yorken bizitzera eraman zuen. Hiri estatubatuarran konposaketa ikasketak zabaldu zituen Augusto Novaroren metodo berritzailearekin, eta honen bi adibide entzun daitezkeelarik programan, baina Zubeldiaren ekoizpen gehiena bere bidaia ugarietan ezagutu zituen lekuetako herri musikan inspiratzen da, eta bereziki Euskal Herrikoan eta Espainiakoan, Soles y brumas de Españalanan ikus daitekeen bezala.
Anita Bringuet-Idiartborderen (1891-1943) kasua kontrakoa da, Argentinan jaio eta Ipar Euskal Herrian kokatu baitzen. Baionako Euskal Museoan gordeta dagoen gutun batean, konpositoreak bere familiak bere interes musikalei ematen zien balio txikiaren testigantza utzi zuen. Agian horrek eragotzi zuen bere karrera, nahiz eta trebezia harmoniko eta tinbriko handia erakutsi konposatu zituen 30 lan inguruan, Ravelen influentzia erakusten dutena, oso agerikoa bere bizitzaren amaieran idatzi zituen Bi kanta-etan.Azkenik, Julie Adrienne Carricaburu(1827-1898) Zuberoan jaio zen eta bere aitak Sohütan erositako gaztelu batean hazi zen. Bere posizio sozialak bere musika jarduera eremu diletante batean mantentzera behartu zuen, baina 1850 inguruan, hiru urte eman zituen Zuberoako nekazarien abestiak biltzen. 1869an argitaratu zuen konpilazio hau, ezagutzen den lehen euskal-frantses kantutegia. Doinu horietako batzuk Souvenir des Pyréneesizeneko zikloan agertzen dira.
Egitaraua
EMMA CHACÓN (1886-1972)
ANOCHECER Op. 109 (pq. 1942)
¡NO LLORES! Op. 22 (pq. 1942)
MADRIGAL Op. 90 (pq. 1942)
¡ALLÍ...! Op. 102 (pq. 1942)
AMANECER Op. 76 (pq. 1942)
EMILIANA DE ZUBELDIA (1888-1987)
SOLES Y BRUMAS DE ESPAÑA (1947)
Alegre y contenta
Noche clara
La vi llorando
Asomada a tu puerta
CUATRO CANCIONES SOBRE ARMONÍA DE A. NOVARO (1963)
Perdí mi canica
¡Ay, que no soy!
ANITA BRINGUET-IDIARTBORDE (1891-1943)
[BI KANTA] Op. 26 (1942)
Lied
Primavera
JULIE ADRIENNE CARRICABURU (1827-1898)
SOUVENIR DES PYRÉNÉES (1869)
Choriñoa Cayolan
Arguia dela
Alhargunsa
Irulia
Cantique
Baratceco Geroflea