Musikagileak 2020-2021: Bilbao Sinfonietta

Donostia-San Sebastián 2021(e)ko Otsailak 3
  • Musikagileak 2020-2021: Bilbao Sinfonietta

Musikagileak 2020-2021

XI.MusikagileakZirkuitua asteazken honetan amaituko da, otsailaren 3an, Bilbao Sinfoniettaren kontzertu batekin. Musikeneko Auditoriumean 19:00etan ospatuko den kontzertuan sei konpositoreren lanak entzun ahal izango dira, horien artean edizio honetako azken erabateko estreinaldia, Mikel Chamizok sortutako obra bat.

Sarrerak 3 euroko prezio bakarrean egongo dira salgai zentroaren sarreran bertan.

Era berean, kontzertua zuzenean eta doan jarraitu ahal izango da Youtubeko Musikagileak kanalaren bidez. Iker Sánchez Silva buru duen Bilbao Sinfonietta talde balioaniztuna da, egungo musika hainbat testuingurutan eta norabide argian hartzeko gai dena: gaurko kulturaren bihotzera iristea bertsio koherente eta arriskutsuen bidez.

Kontzertua Félix Ibarrondoren (1943) Boreas (1987) lanarekin hasiko da. Lan honen izenburuak hotzaren jainkoari egiten dio erreferentzia, eta bere diskurtsoan Ipar Haizeaislatzen duklarinete eta biolontxeloaren soinuenbidez, norabide indartsu batekin. Jarraian, Teresa Catalánen (1951) El pájaro de Estinfalo (1998) entzuteko aukera izango da.

Txirula eta pianorako pieza honen izenak Estinfaloko hegaztietan du bere jatorria, greziar mitologiaren pizti bereizgarri batzuk.Ramon Lazkanoren(1968) Errobi-2(2009) sorkuntzan, flauta eta klarinetea erakunde bereko bi soinu-iturri bezala funtzionatzen dute, konpositorearen arabera "elkarren artean estutzen, inpregnatzen eta proiektatzen direnak”.

Mikel Chamizoren (1980) Bariolage sauvage (2020) izango da gaueko erabateko estrenaildia. Flauta, klarinete eta biolontxelorako trio hau bariolageizenekoteknika barrokotik abiatzen da, non bi nota abiadura handiz txandakatzen dira.

Hari-instrumentuentzat naturala dateknika ikusgarri hau baina arraroa haize-instrumentuentzat, eta muturreko ondorioetara eramaten da sorkuntza honetan. Biribilketa(1999), Gabriel Erkorekarena (1969), Carmelo Bernaola bere irakasleari egindako omenaldiada.

Konpositorearen hitzetan, pieza hori “edabe bat balitz bezala sortu zen, kodeezkutu gisa hainbat osagaiz osatua”, eta artearen eta folklorearen marruskadurari buruzikertzen engon garaian sortu zuen. Amaitzeko, Brais Nóvoaren (1987) Las diferencias repetidas (2017) joko du Bilbao Sinfoniettak.

Hainbat atalez osatutako laukote honetan, elementu ezberdinak errepikatzeak garrantzi handia hartuko du.Konpositorearen hitzetan, "musika forma eta esperientzia musikala aurretik gertatutakoaren memoria kontuan hartuta eraikitzea da helburua".

Kontzertu honekin XI. Musikagileak Zirkuituaren amaiera iritsiko gara. Sortu zenetik, euskal musika garaikidearen erakusleiho nagusietako bat da Zirkuitua, enkargu eta estreinaldi ugariren bidez musika berriaren ekoizpena eta errepertorio honetan aritzen diren euskal artista eta taldeen jarduera babesten baititu. Azken edizio honetan zirkuitua nabarmenki hazi da, 12 kontzertu eta beste hainbat jarduera egin bait dira lau hilabete eta erdian zehar. Osasun-egoerak ezarritako pare bat atzerapen alde batera utzita, programatutako jarduera guztiak egin ahal izan dira, eta, gainera, publikoaren interes nabarmenarekin; izan ere, entzuleak urtero musika berriekin egiten den hitzordu honetara fidelizatuz joan dira, eta, Donostiako San Telmo Museoan egiten diren kontzertuen kasuan, sarrerak agortu ditu kasu guztietan


Laburrean

Non