KOLDO AROSTEGUI | Euskadi
El ritmo que nos precede
Martxoaren 20an, 19:00etan
Martxoaren 21ean, 19:00etan. DANTZA
Ze musikak sortu du aurretik daukagun historia?
Zein da gure lekua musika honetan?
Gure barruko zein erritmok esaten digu nor garen?
3 dantzari beren gorputzetan idatzita geratu den herentziaren inguruan galdezka ari dira. Memoria izan aurretik gertatutako gauzak datozkie gogora, mugimenduarekin. Historiak zarata eta melodia bihurtzen dira.
Dantza espazioan marrazten den kontzertua da. Hori agertzeko, soinua atera behar zaio.
Zuzendaritza: Koldo Arostegui
Sorkuntza eta interpretazioa: Natalia García Muro, Eneko Gil Alberdi, Koldo Arostegui
Argiztapena: Arantza Iglesias
Argazkiak: Dani Hernández
Eusko Jaurlaritzako kultura sailak diruz lagundutako proiektua.
Eskerrak: Alicia Otxandegui, Marian Guerrikabeitia, Olatz de Andrés
Koldo Arostegui
Koldok honakoekin lan egin du: Mudances-Angels Margarit konpainia, Deborah Hay, Jesús Rubio Gamo, Erre que Erre, Rodrigo Sobarzo koreografo txiletarra, Dansgroep Amsterdam-Krisztina de Chattel konpainia, NuxCompany, eta La ejecutora. Jerome Belen “The show must go on” piezan ere parte hartu du.
2018an Performing Gender europar proiektuaren parte diren bost koreografo gorakorretako bat izateko hautatu zuten.
Azken urteetan Angela y Koldo bikoa osatu du, Angela Peris Alcantudekin batera. “Un Cuerpo Sinvergüenza“ eta “Alles” piezak hainbat herrialdetan aurkeztu dira.