Gutun Zuria 2021: Damián Tabarovsky: "Hemen, erantzun bitxi gisa"

Online 2021(e)ko Martxoak 23
  • Gutun Zuria 2021: Damián Tabarovsky: "Hemen, erantzun bitxi gisa"

Gutun Zuria 2021 - Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdia

1794an, bere gelan 42 egun pasatzera kondenatua izan ondoren, Xavier de Maistrek bere maisulana idatzi zuen: Nire gelaren inguruko bidaia. Ordutik hona, paradoxa hau gertatu da: itxialdia izaten da bidaia-eleberririk handienen arrazoietako bat.

Raymond Rousselek Mediterraneoan barrena egindako bidaia ere ospetsua da: itsasontzi batean, bere amak, neskameak eta berak (eta itsasontzia hondoratuko zen zalantzengatik amak eraman zituen hiru hilkutxak) Afrikako itsasaldea, Ekialde Ertainekoa eta Europa hegoaldeko hainbat hiritakoa ukitu zuten. Baina Roussel ez zen inoiz ontzitik jaitsi. Afrikako inpresioak lanaren egileak kanpotik ikusten zuen dena.

Adibide gehiago eman nitzake. Eta denek gauza bera esango lukete: hemen edo han (Argentinan "acá o allá" esaten duguna) eraikuntzak dira, ez egiak. Normaltasun berriari aurre egin behar diogu, ez normaltasun zaharrera -neoliberal eta basatira- itzuliz, baizik eta bitxikeria berriak asmatuz.

Damián Tabarovsky (Buenos Aires, 1967)

Fantasma de la Vanguardia (Mardulce, 2018), Literatura de izquierda (Ediciones Godot, 2018), eta Escritos de un insomne (Alquimia Ediciones, 2019) saiakerak argitaratu ditu, eta eleberri hauek ere bai: Fotos movidas (Grupo Editor Latinoamericano, 1992), Coney Island (El 8vo Loco, 2016), Bingo (Beatriz Viterbo Editora, Rosario, 1997), Kafka de vacaciones (Beatriz Viterbo Editora, Rosario, 1998), Las hernias (Sudamericana, Buenos Aires, 2004), La expectativa (Caballo de Troya/Mondadori, Bartzelona, 2006), Autobiografía médica (Caballo de Troya/Mondadori, Bartzelona, 2007), Una belleza vulgar (Caballo de Troya/Mondadori, Bartzelona, 2011), eta El amo bueno (Mardulce, Buenos Aires, 2016). Haren liburuetako batzuk Espainian eta Latinoamerikan argitaratu dira, eta ingelesera, frantsesera, alemanera, grezierara, errusierara eta portugesera itzuli dituzte. Perfil egunkariko kultura-zutabegilea da, eta Mardulceko zuzendari editoriala.

ZUZENEKOA STREMING BIDEZ BUENOS AIRESETIK.


Laburrean