Gutun Zuria 2021: "Acromática. Una partida inmortal" liburu-katalogoaren aurkezpena

Bilbao 2021(e)ko Martxoak 24
  • Gutun Zuria 2021: "Acromática. Una partida inmortal" liburu-katalogoaren aurkezpena

Gutun Zuria 2021 - Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdia

Artearen sistemak eta literatura-sistemak bat egiten dute Azkuna Zentroaren argitalpen-edizioan, erakusketetako liburuen bidez. Gutun Zuriaren barruan, Mabi Revuelta (Bilbo, 1976) artistaren Acromática. Una partida inmortal erakusketaren katalogoa aurkezten da. Susana Blasek (Madril, 1969) komisariatu du erakusketa, eta Azkuna Zentroak (2020ko urriaren 14tik 2021eko apirilaren 11ra) eta Madrileko Tabacalera Promoción del Arte espazioak (2021eko bigarren hiruhilekoa) ekoitzi dute elkarrekin.

Katalogoa 'erakusketa hedatua' da; bertan, erakusketaren hiru zatiak erreproduzitzen dira, eta atzera begirako atal bat du, Mabi Revueltaren ibilbide artistiko osoko 40 artelan baino gehiagoren fitxa katalografikoak aurkezten dituena. Susana Blasen saiakera kurtatorialarekin batera, xakean aditu Antonio Gudek eta arte garaikideko kritikari eta teorialari Luis Francisco Pérezek idatzitako testuak agertzen dira. 

SARRERA DOAN LEKU GUZTIAK BETE ARTE. JASO GONBIDAPENA AZ INFO-N EDO LIBURUDENDAZ-EN.

AZ INFO: MARTXOAREN 9TIK 17RA.

LIBURUDENDAZ: MARTXOAREN 18TIK 27RA.

 

 


Laburrean

  • Mota Hitzaldia
  • Data 2021(e)ko Martxoak 24
  • Ordutegia12:00
  • Lekua AZ Azkuna Zentroa
    Arriquibar Plaza, 4
    Bilbao
  • ZenbatekoaDoan, izena emanda
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web AZ Azkuna Zentroa

Non