Gutun Zuria 2021: Olga Novo, Miren Agur Meabe eta Beñat Sarasola: "Txikitik idaztea handi"

Bilbao 2021(e)ko Martxoak 24
  • Gutun Zuria 2021: Olga Novo, Miren Agur Meabe eta Beñat Sarasola: "Txikitik idaztea handi"

Gutun Zuria 2021 - Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdia

Bi idazle handi, txikitzat jotzen diren literatur generoetan eta hizkuntzetan idazten dutenak. Olga Novo, egungo galiziar poeta handienetako bat dugu eta gauza bera esan daiteke Miren Agur Meaberen inguruan Euskal Herriari dagokionez. Bakoitza bere tokitik, antzeko zidor poetikoetan murgiltzen dira, eta beraz, saio honetan aukera izango dugu bi idazleen sorguneen eta kezka literarioen inguruan jakiteko. Zein dira beren abiapuntu, zeharbide eta jomuga poetikoak? Zer da poesia idaztea egun? Zer da gazteleraren aldamenean txikiak diren hizkuntzetan idaztea? Beren ibilbidearen gorenean dauden bi poeta ezagutzeko parada ezin hobea. 

Miren Agur Meabe (Lekeitio, 1962)

Helduentzat eta haur eta gazteentzat idazten du. Literatura-itzulpengintzan ere aritzen da, eta, besteak beste, Forough Farrokhzad poeta irandarra eta Skolastique Mukasonga eleberrigile ruandarra euskaratu ditu. 

Kritikaren Saria jaso du Azalaren kodea (Susa, 2001) eta Bitsa eskuetan (Susa, 2011) poema-liburuengatik, eta hiru aldiz jaso du Gazte Literaturako Euskadi Saria Itsaslabarreko etxea (S.M. Aizkorri, 2002), Urtebete itsasargian (Elkar, 2006) eta Errepidea (Erein, 2011) liburuengatik. Kristalezko begi bat (Susa, 2013) eleberriak –hainbat hizkuntzatara itzuliak– eta Hezurren erretura (Susa, 2019) kontakizun-bildumak harrera beroa izan zuten kritika eta ikusleen artean. 2020an Nola gorde errautsa kolkoan (Susa, 2020) poema-liburua argitaratu zuen.  

Nazioarteko hainbat topaketatan parte hartu du: Reading Month Festival (Europa Erdialdea, 2016), Miamiko Liburu Azoka (AEB, 2016), Hay Festival Arequipa (Peru 2018), Europako Hizkuntzen Nazioarteko Eguna (Paris, 2019), New Delhiko Biltzar Iberoamerikarra (India, 2019), Transpoesia (Brusela, 2020), besteak beste. 

Olga Novo (Lugo, 1975)

Poeta, saiakeragile, itzultzaile eta literatura-kritikaria da galegoz. Galiziar Filologian doktorea da Santiagoko Unibertsitatean, eta Hispaniar Ikasketetan ere bai Rennes2 Unibertsitatean (Britainia Garaia). Literaturari buruzko hainbat ikerketa argitaratu ditu, eta, besteak beste, Marcel Schwob eta Stendhalen lanen itzultzailea da. Poeta gisa, lan hauek argitaratu ditu: A teta sobre o sol (Do Dragón, 1996), Nós nus (Losada Diéguez Sorkuntza Saria, Xerais, 1997), A cousa vermella (Espiral Maior, 2004) eta Cráter (Espainiako Kritikaren Saria, Toxosoutos, 2011). Bere azken liburuak, Feliz Idade izenekoak (Faktoria K de libros, 2019) –Felizidad, gaztelaniara itzulita (Olifante ediciones de Poesia, 2020)– 2019ko galiziar libururik onenaren saria, Galiziako Kritikaren Saria, Espainiako Kritikaren Saria eta Poesia Sari Nazionala jaso ditu. 

Beñat Sarasola (Donostia, 1984)

Idazlea eta ikertzailea da. Literatura Teorian eta Literatura Konparatuan doktorea Bartzelonako Unibertsitatetik, gaur egun irakaslea eta ikertzailea da Euskal Herriko Unibertsitatean. Haren argitalpenen artean, Bainaren belaunaldia: Ustela, Pott eta Oh! Euzkadi (Labayru, 2015) liburua nabarmentzen da, Santiago Onaindiaren bekari esker egina, non, hiru literatura-aldizkariren bidez, euskal literaturara modernitatea ekarri zuen idazleen belaunaldia aztertu duen. Idazle gisa, bi poema-liburu ditu argitaraturik, Kaxa huts bat (Susa, 2007) eta Alea (Susa, 2009), eta eleberri bat ere bai, Deklaratzekorik ez (Susa, 2019). Editore-lanetan, Susa argitaletxeko Munduko Poesia Kaierak bilduma zuzentzen du, munduko poesia garaikide modernorik onena euskarara itzultzen duena. 

SARRERAK

AZ INFO-N: MARTXOAREN 9TIK 17RA.

LIBURUDENDAZ-EN: MARTXOAREN 18TIK 27RA.

3€ / 2€ AZ TXARTELAREKIN (BI SARRERA ESKURA DAITEZKE TXARTEL BAKARRAREKIN).

2€ 14 URTETIK BEHERAKOEK ETA 65 URTETIK GORAKOEK.


Laburrean

Non