Gutun Zuria 2021 - Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdia
Kaouther Adimi eta Margaryta Yakovenko etorkinen alabak beren familien kulturen eta balioen eraginpean koskortu ziren, baita egokitze-prozesuaren bilakaeran ere. Bi mundutan bizitzeko errealitatea areagotu egiten zen haiengan, eguneroko esperientzia familiaren jatorritik eta aginduetatik urruntzen zelako, bizi ziren lekuan garatu baitzen haurtzarotik. Beren espazioa konkistatzeko, familiekiko distantzia jartzeaz gain, borroka egin behar izan zuten, Frantzian eta Espainian, atzerritartzat jotzen zituzten guztien begiradapean.
Elkarrizketak berariaz jorratuko ditu literaturan jatorri migratzaileko ahots berrien sorrera eta identitateen inguruko idiosinkrasia, identitate horiek ezin baitira ohiko estatu-nazio baten ideiaren barruan sartu.
Kaouther Adimi (1986)
Aljerren jaio zen eta gaur egun Parisen bizi da. Literatura Modernoan eta Giza Baliabideen Nazioarteko Kudeaketan lizentziatua da. 3 eleberri argitaratu dituzu: El reverso de los demás (Prix de la Vocation, 2011), Piedras en el bolsillo (2016; Libros del Asteroide, 2021), Prix de littérature arabe 2016ko finalista; eta Nuestra riqueza. Una librería en Argel (2017; Libros el Asteroide, 2018), Goncourt eta Medici sarietan finalista izan zena.
Margaryta Yakovenko (Tokmak, Ucrania, 1992)
Gurasoekin emigratu zuen Murtziako kostaldeko herrixka batera, zazpi urte zituela. Nazioarteko politikan espezializatutako kazetaria da. PlayGround-en erredaktorea eta editorea izan da, eta gaur egun El País egunkarian egiten du lan. "No queda tanto" ipuina argitaratu du Cuadernos de Medusa (Amor de Madre, 2018) antologian, eta Desencajada (Caballo de Troya, 2020) du lehen eleberria.
Iñaki Esteban (Amurrio, 1960)
Iñaki Esteban Filosofian lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatetik; gero, ikasketak egin zituen Montrealgo Concordia University-n (Kanadan), eta irakasle ere jardun zuen han. Bilboko El Correoko kazetaria da, eskolak ematen ditu egunkari horren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen Kazetaritza masterretan, eta lankidetzan aritzen da zenbait irratsaiotan eta kultura-arloko argitalpenetan. Divergencias izeneko bloga du. Lan hauen egilea da: Libertad y sentido en las sociedades democráticas, Miguel de Unamuno Saria, 2003; Bilbao de cine (egilekidea). Bestalde, Diccionario de la existencia lanean parte hartu du, nazioarteko filosofo gailen batzuekin batera. 2002an Kataluniako Editoreen Gremioak urteko artikulugilerik onenari eskainitako Atlántida saria eman zion.
SARRERAK
3€ / 2€ AZ TXARTELAREKIN (BI SARRERA ESKURA DAITEZKE TXARTEL BAKARRAREKIN).
2€ 14 URTETIK BEHERAKOEK ETA 65 URTETIK GORAKOEK.
AZ INFO-N: MARTXOAREN 9TIK 17RA.
LIBURUDENDAZ-EN: MARTXOAREN 18TIK 27RA.