Gutun Zuria 2021: Mónica Ojeda, Itxaro Borda, Yuri Herrera y Arrate Hidalgo: "Lenguas privadas, idiomas públicos"

Bilbao 2021(e)ko Martxoak 25
  • Gutun Zuria 2021: Mónica Ojeda, Itxaro Borda, Yuri Herrera y Arrate Hidalgo: "Lenguas privadas, idiomas públicos"

Gutun Zuria 2021 - Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdia

Itxaro Borda (Baiona, 1959)

Idazle, poeta eta kronikaria da hainbat komunikabidetan, eta letrak idazten ditu Euskal Herriko, Iparraldeko zein Hegoaldeko, kantarientzat. Duela ia mende erdi hasi zen Herria astekarian argitaratzen. Maiatz aldizkariaren sorreran parte hartu zuen, eta ordutik, eleberriak, saiakerak eta poema-liburuak argitaratu ditu Maiatz, Susa, Elkar eta Alberdania argitaletxeetan. Hainbat nobela beltz sortu ditu, Amaia Ezpeldoi detektibearen inguruan. 2019an Susmaezinak (Alberdania, 2019) eleberria argitaratu zuen, eta urtebete geroago Abaro (Balea Zuria, 2020) poema-liburua. 

Yuri Herrera (Actopan, México, 1970)

¡Éste es mi nahual! (Fondo Editorial Cecultah, 2007) eta Los ojos de Lía (sextopiso, 2012) haurrentzako liburuak argitaratu ditu; eta hainbat hizkuntzatara itzuli diren eleberri hauek ere bai: Trabajos del reino (Periférica, 2010), Señales que precederán al fin del mundo reino (Periférica, 2009) eta La transmigración de los cuerpos (Periférica, 2013). Talud (Literal Publishing, 2016) izenburupean agertu zen bere ipuin batzuen bilduma bat. El perro literatura-aldizkariaren editore sortzailea ere bada. Bere libururik berrienak El incendio de la mina El Bordo (Periférica, 2018) eta Diez planetas (Periférica, 2019) zientzia-fikziozko ipuin-bilduma dira. 

Narratiba eta Literatura Teoriako irakaslea izan da Mexiko, Frantzia eta Estatu Batuetako hainbat unibertsitatetan. 2016an Anna Seghers saria jaso zuen Alemanian, bere obra osoarengatik. Gaur egun New Orleansen bizi da, eta literatura hispanoamerikarreko eskolak ematen ditu Tulaneko Unibertsitatean 

Arrate Hidalgo

Itzultzailea, editorea eta kultura-aztoratzailea da. Etorkizuna irudikatzeko hainbat ekimenetan aritzen da Euskal Herrian eta beste lurralde batzuetan, bereziki ikuspegi kuir batetik. AEBko Aqueduct Press argitaletxe feministan editore jarduteaz gain, AnsibleFest jaialdiaren eta consonni-k ekoiztutako "¿Qué haría Barbarella?" irrati programaren arduradunen bat da, baita Radio Euskadiko "Graffiti" saioko kolaboratzaile ere, bi astean behineko zientzia fikzioari buruzko atal baten bidez. ZFFZ irakurketa kluba eta zientzia fikzio bertso saioak antolatzen ditu, Zarauzko LGBTQ sarearekin eta Danele Sarriugarterekin hurrenez hurren. Hainbat artikulu, fikzio, hitzaldi, lantegi eta artelan burutu ditu etorkizunak, itzulpena, hizkuntza eta izate kuirari buruzko gaiak ikertuz. Bilbon bizi da.

SARRERAK

3€ / 2€ AZ TXARTELAREKIN (BI SARRERA ESKURA DAITEZKE TXARTEL BAKARRAREKIN).

2€ 14 URTETIK BEHERAKOEK ETA 65 URTETIK GORAKOEK.

AZ INFO-N: MARTXOAREN 9TIK 17RA.

LIBURUDENDAZ-EN: MARTXOAREN 18TIK 27RA.


Laburrean

Non