Gutun Zuria 2021: Eider Rodriguez, Aixa de la Cruz, Katixa Agirre y Haizea Barcenilla: "Saiakera eta fikzioaren bidegurutzean"

Bilbao 2021(e)ko Martxoak 26
  • Gutun Zuria 2021: Eider Rodriguez, Aixa de la Cruz, Katixa Agirre y Haizea Barcenilla: "Saiakera eta fikzioaren bidegurutzean"

Gutun Zuria 2021 - Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdia

Eider Rodriguezek, Katixa Agirrek eta Aixa de la Cruzek haien lanean behin eta berriz errepikatzen diren gaiak jorratuko dituzte, hala nola gorputza eta idazketa, amatasuna eta sorkuntza edota literaturan dauden kristalezko sabaiak.  

Hiru saiakeragileek haien testuetan behin eta berriro agertzen diren gaiak jorratuko dituzte mahai inguru honetan: ni-aren idazketa eta saiakera, gorputza eta idazketa, amatasuna eta sormena, kristalezko sabaiak euskal eta espainiar literaturan, etab.  

Katixa Agirre ibilbide sendoko narratzailea da, eta bere azken liburuak nabarmentzen dira bertan: Atertu arte itxaron (Los turistas desganados) eta Amek ez dute (Las madres no) nobelek modu ausart eta argian txertatu dituzte saiakera-idazlanak fikzioan. Aixa de la Cruz eleberrigilea eta ipuingilea da, eta Cambiar de idea izeneko azken lanean bide berri bati ekin dio, identifikazio eta politizazio feministen prozesuetan lekukotzek duten funtzioa ikertu baitu. Eider Rodriguez egungo kontakizun-idazlerik gailenetako bat da, eta hari ere gorputzaren eta sormenaren arteko harremana interesatzen zaio. Idazleen gorputzak lanean belaunaldi desberdinetako bost euskal idazle emakumezko elkarrizketatu ditu eta gai horretan sakondu dute. 

Eider Rodriguez (Rentería, 1977)

Publizitate eta Zinema ikasketak egin ditu. Editore eta gidoilari gisa lan egin du, eta gaur egun UPV/EHUko irakaslea da. Lau ipuin-liburu argitaratu ditu: Eta handik gutxira gaur (Susa, 2004), Haragia (Susa, 2007), Katu jendea (Elkar, 2010), Igartza Saria irabazi zuena, eta Bihotz handiegia (Susa, 2017), 2018ko Euskadi Literatura Saria irabazi zuena. Literaturari buruzko bi saiakera idatzi ditu: Itsasoa da bide bakarra (2014) eta Idazleen gorputzak (2019). Bere azken liburuak honako hauek dira: Un corazón demasiado grande (Random House, 2019) eta Oilasko hegalak (Erein, 2020).

Aixa de la Cruz (Bilbao, 1988)

Literaturaren Teorian eta Literatura Konparatuan doktorea eta idazlea. De música ligera (451 Editores, 2009) eta La línea del frente (Salto de Página, 2017) eleberriez gain, Modelos animales (Salto de Página, 2015) ipuin-liburua eta Diccionario en guerra (La Caja Books, 2018) saiakera argitaratu ditu. Cambiar de idea (Caballo de Troya, 2019) da bere azken liburua. Hilero idazten du feminismoaz eta generoaz Bilbao aldizkarian, eta bi hilean behin La Marean. 

Katixa Agirre (Vitoria-Gasteiz, 1981)

Euskal idazlea. Bi ipuin-liburu argitaratu ditu, Sua falta zaigu (Elkar, 2007) eta Habitat (Elkar, 2009), eta haur eta gazteentzako istorioen egilea ere bada. 2015ean argitaratu zen bere lehen eleberria, Atertu arte itxaron (Elkar, 2015), besteak beste, gaztelaniaz Los turistas desganados (Pre-textos) izenburuarekin argitaratua. 2018an, Augustin Zubikarai bekari esker, oraingoz bere azken eleberria dena argitaratu zuen, Amek ez dute (Elkar, 2018), gaztelaniaz Las madres no (Tránsito, 2019) izenburuarekin argitaratua eta beste hizkuntza batzuetara itzultzeko prozesuan dagoena. Bilbon bizi da, eta UPV/EHUko irakaslea da Ikus-entzunezko Komunikazio eta Publizitate Sailean.

Haizea Barcenilla (Lezo, 1981)

Arte-kritikaria, komisarioa eta UPV/EHUko Artearen Historiako irakaslea da. Bere ikerketa-ildoek kultura-politiken azterketa, artearen historiaren berrikuspen feminista eta museoen eta erakusketen arteko tarteko diskurtso baten eraikuntza dituzte ardatz.

SARRERAK

3€ / 2€ AZ TXARTELAREKIN (BI SARRERA ESKURA DAITEZKE TXARTEL BAKARRAREKIN).

2€ 14 URTETIK BEHERAKOEK ETA 65 URTETIK GORAKOEK.

AZ INFO-N: MARTXOAREN 9TIK 17RA.

LIBURUDENDAZ-EN: MARTXOAREN 18TIK 27RA.


Laburrean

Non