Gutun Zuria 2021: Marta Peirano: "Etsaiak sistema ezagutzen du"

Bilbao 2021(e)ko Martxoak 27
  • Gutun Zuria 2021: Marta Peirano: "Etsaiak sistema ezagutzen du"

Gutun Zuria 2021 - Bilboko Letren Nazioarteko Jaialdia

Merkea azkenean garestia izan badaiteke, doakoa arriskutsua izan daiteke (edo aske dagoena, itogarria). Hori gertatu da, hain zuzen ere, Internetekin. Garai batean sare hori gure demokraziaren elementurik dinamizatzaileena zela uste genuen, baina berehala ohartu ginen zaintzeko eta manipulatzeko tresna zela, autoritarismo global berriaren zerbitzura. Orwellek aurresandako Anai Handia, gaur egun gobernu eta negozio mota guztiek erabiltzen dutena.

Hau kontuan hartu eta Marta Peiranok sarea arakatzen hasiko da, hain zuzen ere, gure aztarnez elikatzen den sarea arakatzen. Minaz betetako alor horretan barna joango da, Internet ez baita hain librea, irekia eta demokratikoa. Batez ere, hizkuntza unibertsal bihurtu denetik eta burokraziaren makina bihurtu denetik. Puntu horretan uzten dio Internetek politika eta gizarte garaikideen kapitulu izateari eta azpiegitura erraldoi bihurtzen da, politika eta gizarte hori episodio huts bihurtuz. Hori abiapuntu hartu eta merkatuko legeek ez dute gosea asetzen, baizik eta gosea sortzen dute. Hiritarren gardentasuna eta erabakiak hartzen dituztenen iluntasuna aurrez aurre daude eremu horretan. Sistema honek aterperik gabe uzten gaitu, bera bere algoritmoekin babesten den bitartean, bere teknologiarekin, kriptografiarekin, bere defentsarako hesiarekin. Gure kontrola erraztu eta gure komunikazio zailtzeko diseinatu zen lengoaia edo Eufedemokrazia horren ibilgailua da. Masa bezala jokatu dezagun, gizarte bezala jokatu ordez. Eta otsoaren ipuinean bezala, sistemak hobeto ezagutu gaitzan, guk bea ezagutu ezin dugun arren.

Marta Peirano (Madrid, 1975)

Marta Peirano kazetaria da. ADN eta eldiario.es egunkarietako kultura-atalak sortu zituen eta kultura- eta teknologia-arloko buru eta zuzendariaren ondokoa izan da haietan. Copyfight-eko zuzendariordea izan da eta Hack Hackers Berlin eta Cryptoparty Berlin-en sortzaileetako bat. Automatei eta notazio-sistemei buruzko liburuak idatzi ditu, eta jagoletza eta kriptografiari buruzko saiakera bat ere bai, El pequeño libro rojo del activista en la red izenekoa (Roca Editorial, 2015), Edward Snowden-en hitzaurrearekin. "Por qué me vigilan si no soy nadie" TEDeko bere hitzaldiak bi milioi ikustaldi baino gehiago izan ditu dagoeneko. Irratiko eta telebistako eztabaidetan parte hartzen du zaintzari, azpiegiturei, burujabetza teknologikoari, propaganda konputazionalari eta klima-aldaketari buruz hitz egiteko. El enemigo conoce el sistema (Debate, 2019) da bere azken liburua. Madril eta Berlin artean bizi da.

SARRERA DOAN LEKU GUZTIAK BETE ARTE. JASO GONBIDAPENA AZ INFO-N.


Laburrean

  • Mota Hitzaldia
  • Data 2021(e)ko Martxoak 27
  • Ordutegia13:00
  • Lekua AZ Azkuna Zentroa
    Arriquibar Plaza, 4
    Bilbao
  • ZenbatekoaDoan, gonbidapenarekin
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web AZ Azkuna Zentroa

Non

Euskadi, auzolana