Gnat Zinema 2021: "PROJECT WILD THING"

Oñati 2021(e)ko Apirilak 14
  • Gnat Zinema 2021: "PROJECT WILD THING"

Gipuzkoako Natura eta Ingurumen Zinemaren I. Erakustaldiaren barruan.

ARTIFISHAL

David Bond zinemagilea kezkatuta dago. Bere seme-ala-bak esnai daudenean marketin kakofonia bat eta pan-tailarekiko dependentzia nagusi dira. Edozein hiritako haurrek bezala, denbora gehiegi ematen dute barruan, ez bere garaian bezala. Naturara itzultzeko ordua dela erabaki du, literalki. Bere alabaren bizitzaren herena betetzen duten markekin lehiatzeko ahaleginean, Bondek bere burua Naturako Marketin Zuzendari izendatzen du. Edozein saltzailek bezala, kanpaina bat eta logotipo bat garatzea erabakitzen du. Nahastuta utziko dituen hain-bat profesionalen laguntzarekin, laster Natura salduko die familia britainiarrei.

Bere bidaia dibertigarrian ordea, familia-bizitza modernoari buruzko egia mingarri batzuk aurkituko ditu. Bere produktua doakoa da, ugaria eta ira-baziak egiaztatuta ditu, baina... iraungitze-data gainditu ote du?

HIZKUNTZA: Ingelesa, euskarazko azpitituluekin. 

gipuzkoa.eus

Laburrean

Non