"Dehesa"

Eibar 2021(e)ko Apirilak 15
  • "Dehesa"

Gipuzkoako Natura eta Ingurumen Zinemaren I. Erakustaldiaren barruan.

DEHESA

Oraingo honetan, CANTÁBRICO filmaren zuzendariak inork gutxik ezagutzen duen Iberiar penintsulako toki bat erakutsi nahi digu bere azken filmean, DEHESA, hain zuzen; munduan parekorik ez duen basoa, non askotariko sentsazioak deskubrituko ditugun.

Arteek, artelatzek eta erkametzek gudu zelai bat eratzen dute, eta, bertan, belarjale handiek erronka jo tzen diote elkarri; katamotz iberiar dotore eta isilak zein arrano ikaragarriak ehizan aritzen dira; eta loreak kamuflaje harrigarriekin jantzitako harraparien ezkutaleku bihurtzen zaizkigu.

Baina, horrez gain, urtero, urrutitik etorritako milaka bidaiari hartzen dituen leku atsegina ere izan daiteke, paraje horietan izaten baitute neguko bizilekua. Izan ere, eguraldi epelagoa bilatzen dute, eta, horrekin batera, jakirik preziatuena: DEHESAKO urrea, hau da, ezkurrak; arbolek, biziraupena berma tzeko, animaliekin erabiltzen duten truke txanpona.

 

gipuzkoa.eus

Laburrean

  • Mota Ikus-entzunezko emanaldia
  • Data 2021(e)ko Apirilak 15
  • Ordutegia19:00
  • Lekua Coliseo Antzokia
    Merkatu, 2
    Eibar
  • ZenbatekoaDoan (gonbidapenarekin)
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web Coliseo Antzokia

Non