"Bilintxen Menda", bertsolaritzari buruzko hamabostaldia

Donostia-San Sebastián 2021(e)ko maiatzaren 2(e)tik 2021(e)ko maiatzaren 14(e)ra
  • "Bilintxen Menda", bertsolaritzari buruzko hamabostaldia

Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Donostia Kulturak Bilintxen Menda bertso hamabostaldia antolatu dute elkarlanean. Apirilaren 28an Indalezio Bizkarrondo Bilintx bertsolari donostiarraren jaiotzaren 190. urteurrenaren karietara, bertsoa ardatz hartuta, lau ekitaldi egingo dira maiatzaren lehen hamabostaldian.

Jarduera guztiak iluntzeko 19:00etan abiatuko dira:

1.- Bilintxen Menda (hitzaldi musikatua), maiatzaren 2an Antzoki Zaharrean.

2.- Erdaretatik bertsotara (mahai-ingurua), maiatzaren 6an Okendo Kultur Etxean.

3.- Imanol Lazkanoren Gorbatatik piercingera hitzaldia, maiatzaren 11n, Victoria Eugenia Cluben.

4.- Bertso-saioa, maiatzaren 14an Lugaritz Kultur Etxeko Imanol Larzabal aretoan.

Informazio gehiago: Bilintxen menda hamabostaldia (Euskara Zerbituzaren albistea).


Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2021(e)ko maiatzaren 2(e)tik 2021(e)ko maiatzaren 14(e)ra
  • LekuaDonostia-San Sebastián
  • HizkuntzaEuskara

Non