BLV-Art 2021 jaialdiaren barruan.
P E R I F E R I A S Nerea Alberdi, Carla Sevilla eta Jon Zabaren jatorrizko musikarekin , begirada poetiko batetik gogoeta egiten duen dantza garaikideko lana da , gorputz baten eta bestearen artean dagoen espazioaz, inguruan geratzen den espazio guztiaz gogoeta egiten duena.
Anesvad-ekiko elkarlanari esker sortu zen lan hau, eta ikus-entzunezko pilula bat da, aurrerapen bat.
Zure gorputzaren inguruan guduak izaten dira. Inork ez ditu ikusten.
Eva Guerrero 2005etik ari da dantzako obrak sortzen, eta 2013tik, DOOS Colectivo-ren bidez, dantza beste inguru eta kolektibo batzuekin lotzeko moduak sustatzen.
Bere ildo artistikoaren barruan badira lan motzak, kalean edo site specific emateko, hala nola “El fin de las cosas” (Karrikan saria), edo “Periferias”, eta orobat formatu handiagoko lanak, aretoan emateko, hala nola “Gorpuztu” (bi izendapen izan ditu 2020ko Max Sarietarako), eta baita beste prestamen batzuk ere, hala nola “Destrucción Mutua Asegurada” liburua.