Uda Plazan 2021: Ermuko kultur egitaraua (ekainak-uztaila)

Ermua 2021(e)ko ekainaren 4(e)tik 2021(e)ko uztailaren 25(e)ra
  • Uda Plazan 2021: Ermuko kultur egitaraua (ekainak-uztaila)

Ermuko Udaleko Kultura Sailak Uda Plazan programa aurkeztu du. Hala, ekaineko eta uztaileko asteburuetan, 31 kaleko ikuskizun eskainiko dira Orbe Kardinala plazan, haurrei zein helduei zuzenduta.

Herriko Alboka Musika Eskolak, Andaluziako Kultur Etxeak, Txindurri Taldeak, Deba Beheko Bertso Eskolak, Emakumeen Asanbladak, Komite Internazionalistek eta Mikologiaren Lagunek parte hartuko dute egitarau honetan, gustu guztietarako antzerkia, musika, dantza, zirkua, magia eta bertsolaritza uztartuz.

Helduei zuzendutako ikuskizunak ekainaren 4tik uztailaren 25era, ostiral, larunbat eta igandero izango dira, 19:00etan. Haurrentzako emanaldiak, aldiz, larunbatetan eta uztailaren 25eko igandean izango dira, 12:30ean.

Kultura-programa hau abian jartzeko, kontuan hartu dira jarduerak osasun-segurtasunarekin egitea ahalbidetzen duten neurri guztiak, herritarrek berme guztiekin parte hartu dezaten.

Ildo horretan, kaleko ikuskizun guztiak eserita gozatu ahal izateko diseinatuta daude. Hori dela eta, barruti itxi bat prestatuko da plazaren barruan, iaz Etxetik plazara programazioarekin egin zen bezala. Bertan, pertsona bakoitzak eserleku bat hartuko du, toki batetik bestera 1,5 metroko segurtasun-distantzia gordeta. Salbuespen gisa, bizikidetza-unitate bereko kideak elkarrekin eseri ahalko dira, baina gehienez ere 4 pertsona. Barrutiaren edukiera 250 pertsonetara mugatuko da.

ermua.es

Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2021(e)ko ekainaren 4(e)tik 2021(e)ko uztailaren 25(e)ra
  • LekuaOrbe Kardinal Plaza

    Ermua
  • Info Gehiago

Non

Euskadi, auzolana