"Mystic Bacala"

Bilbao 2021(e)ko Ekainak 5
  • "Mystic Bacala"

BLV-Art 2021 jaialdiaren barruan.

MYSTIC BACALA kontzertu bat da, eta, beraz, zeure kasa dantza egiteko gonbidapen bat. Asmoa da espazio ireki eta konpartitu bat sortzea, gorputz guztiek libreki ospatu ahal izan dezaten Jainko bizi baten presentzia, zeinak Várvararen ahotsaz hitz egingo baitizu, Musika Infinituaren soinuaz, Valentziako soinuaz, bakalao soinuaz.

Bárbara Sánchez, koreografoa, dantzaria eta aktorea da. Sevillan jaio zen, eta han bizi da. Arte dramatikoa, dantza klasikoa eta garaikidea ikasi zituen Sevillan, eta formazioa handitu zuen Europan hainbat lekutan, hainbat maisurekin eta koreograforekin, hala nola Philippe Gaulier; halaber, Andaluziako zenbait konpainietan parte hartu zuen, hala nola Sevillako Manuela Nogales, La Tarasca edo La Cuadrilla. Hainbat obraren egilea da, esate baterako: “A la vuelta de la esquina” (2003), “El jardín de atrás” (2005), “Plutón no es un planeta” (2008), “Gala Fantoche” (2010), zeina Roberto Martínezekin batera sortu baitzuen, “Ahuyéntanos este furor” (2011), “La satisfacción del capricho” (2013), “Electrohumor” (2016), zeina Jaime Conde-Salazar-ekin batera sortu baitzuen, “Somewhat paler” (2016) eta “Várvara” (2019). Beste artista batzuekin ere lan egin du, hala nola Abraham Hurtado (Ignición), Sociedat Doctor Alonso (El desenterrador), edo Meg Stuart (Atelier III).

  • Zuzendaritza, koreografia eta interpretazioa: Bárbara Sánchez.
  • Dramaturgia: Jaime Conde-Salazar eta Bárbara Sánchez.
  • Zuzendaritza laguntzailea: Alberto Cortés.
  • Argiztapenaren diseinua: Benito Jiménez.
  • Musika: Sonido Valencia.
  • Loop-ak, edizioak eta megamix-ak: Ylia.
  • Jantziak: HORUS BODY.
  • Bitxiak: (@horusbodyjewelry), Hugo Pérez eta Bárbara Sánchez.
  • Tatuajeen diseinua: JUANMA @tres_lagrimas.
  • Testuak: Bárbara Sánchez eta honako hauen jatorrizko lanetan oinarritutako ekitaldiak: San Juan de la Cruz, Rafael de León, Federico García Lorca, Angélica Liddell, Ingmar Bergman, Marguerite Yourcenar, Javier Melloni, Yesenia Then eta Emilio (valentziar egurzale ospetsua).
  • Argazkiak: Antonio Navarro Wijkmark, Mila Ercoli eta Luis Castilla.
  • Teaser: La Buena Estrella Audiovisuales.
  • Ekoizpena: Bárabara Sánchez.
  • Babesleak: Santa Várvara. 970€ de libertad y artillería, Banco de proyectos (ICAS), Graner, Centro Danza Canal, Tenerife-Lav.

Bideoa

 


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaBÁRBARA SÁNCHEZ
  • Data 2021(e)ko Ekainak 5
  • Ordutegia19:30
  • Lekua Bilborock
    Muelle de la Merced, 1
    Bilbao
  • ZenbatekoaDoan
  • Web Bilborock

Non