"Txilin Hotsak"

Bilbao 2021(e)ko Ekainak 6
  • "Txilin Hotsak"

BLV-Art 2021 jaialdiaren barruan.

Yolik bideari ekin dio txilin hotsez lagunduta. Horiek dira, hutsik dauden kristalezko poto horiek, besterik ez, doan horra eramango duen gauza bakarra. A Yoli gaixoa! Ibilbide horretan hainbat gertakari, pasarte, komeriak biziko ditu gure protagonistak.

Umore absurdoak eztanda egingo du 20 minutuko antzezlan honetan.

Tranpola talde gaztea da (2013an sortua, Gasteiz) eta bidean jarraitu nahi duelako ekinez, ikasiz eta erakutsiz.

Tranpolak bertako sortzaileekin gustura egiten duelako lan (Ane Gebara kasu honetan proiekturako deitua izan dena), kolaborazioak ere atsegin dituelako (Metrokoadroka kolektiboaren kanpobegirada), ateak irekita izatea gustatzen zaiolako Tranpolari arte eszenikoen arteko zubiak eraikiz, hazi eta sendotzeko.

  • Antzezleak: Ane Gebara eta Josune Velez de Mendizabal.
  • Gidaritzapea-kanpo begirada: Metrokoadroka kolektiboa.
  • Ekoizpena: Tranpola.

Bideoa

 


Laburrean

Non