BLV-Art 2021 jaialdiaren barruan.
EX Tradizionala sorkuntza-proposamen bat da, herrietako jai tradizionalak irudiokatzea proposatzen duena, praktika eta adierazpen-modu ohikoenak erabiliz: desfileak, kantutegiak, esaldiak, buruhandiak, dantzak, jolasak… eta joera abangoardista batzuekin nahasten ditu. Horrela San Frantziskoko auzoan ekintza performatibo txikiak egingo dira.
Proiektuaren bigarren zati honetan, eduki berriak sartuko ditugu, BLV-Art egiten den egunetan. Aurreikusitako ekintzen artean, esparru publikoan eta auzoko dendetan performance-ak egitea dago.
Solasaldi ludiko-performatibo honetan proiektua, garapena eta izan ditzakeen ondorioak azalduko dira.
Ekintza horiek erregistratzeko, dokumentazio bisual guztia www.extradicionales.com webgunera igotzea planteatzen da. Bertan geolokalizatuta geratuko dira egindako ekintza guztiak ekainaren 10etik aurrera.
Artista bisuala, Arte Ederretan lizentziatua eta Arte Digitaletako masterduna Pompeu Fabra Unibertsitatean.
Bere lanak hainbat aipamen jaso ditu eta jaialdi, erakusketa eta azoka askotan aurkezten ari da.
Gaur egun, lan artistikoaren ekoizpena eta bideoklipak konbinatzen ditu. Pedagogia sortzailean ere aritzen da, eta kultura-zentroetan bideo-sorkuntzako tailerrak ematen ditu aldizka.