BLV-Art 2021 jaialdiaren barruan.
Gela txiki samar eta ilun batean dago emakume lurperatu bat. Irudimenezko espazio hori egon liteke lurpean, nahiz hobi erkide batean, nahiz espetxe batean. Ikusleak erabakiko du hori.
Egiazko lekukotzak, diktaduraren, Francoren heriotzaren, la “Collares” izengoitikoaren, “Erreferendumaren”…eta besteren gainean, oroitzapen ariketa kolektibo bat, zentzumenezkoa den horretatik abiatuta.
Historia berridatziz, ezkutukoa lurretik ateraz eta hitzari lekua emanez.
LA PACHECA COLLECTIVE egitasmo artistiko bat da, BEA INSA emakume aktoreak eta ÁNGEL MIROU egileak sustatua, biak ere profesionalak, ibilbide artistiko luzekoak. Estatuan nahiz nazioartean aritzen dira elkarlanean beste artista batzuekin, era bateko eta besteko proiektuetan, eta, betiere, begirada kritikoa zuzenduz egungo jendarteari, eraginez, astinduz, zirikatuz… Beren jardun-ildoak, berriz, antzerki-ikerketa nahiz hizkuntza berriak bilatzea.