MAR-MAR: "Abrazo" (estreinaldia)

Bilbao 2021(e)ko Ekainak 12
  • MAR-MAR: "Abrazo" (estreinaldia)

BLV-Art 2021 jaialdiaren barruan.

Gorputzak geldi, irudi moduan, ikuspen amaigabe baten moduan, kontenplaziorako aldi bat, isiltasun bat 360º tan hauteman daitekeena. Eta itauntzea zer gertatuko ote litzatekeen aztertuko bagenu eskultura sentitzeko ideia, materia sentitzekoa. Pentsatzea gorputza lokatza dela. Nola higituko litzateke? Gelditasunaren ideia, denbora geldi batena, forma hautemanezinki  aldatzen zaion irudi batena, eta ia oharkabean beste eskultura bat ikusten ari zarelakoa, beste besarkada bat, beste ekintza bat.

“Esku bat beste gorputz baten soinburu batean edo izter batean pausatzen denean, esku hori ez da jada guztiz bere gorputzarena” (Rainer Maria Rilke).

MAR-MAR taldeak Biraka lanarekin eman zuen bere fruitua, dantza eta txalapartazko bakarkako bat zuzenean. Proiektuak Eusko Jaurlaritzaren Sorkuntza Koreografikorako laguntza jaso zuen, eta Bilbaoeszenaren 2017ko Artisten Egonaldiak programarako hautatua izan zen, eta urte horretan bertan estreinatu zen BAD jaialdian. Ikuskizuna Mexikon, Alemanian, Frantzian, Portugalen eta Espainian aurkeztua izan da. Konpainiak, geroago, Zortzi lana sortu zuen, Madrilgo Koreografia Sariketan saria irabazi zuena. Konpainiaren zuzendari Nerea Martinezek emakumezko antzezlerik onenaren saria irabazi zuen FITC 2018 jaialdian, Bukaresten (Errumania), Markeline konpainiarekin EURIA antzezlanean egindako lanagatik. Abrazo barnean daraman proiektu berri honek ere Eszenabide 2020 saria irabazi zuen, prozesuan dagoen proiekturik onenarena.

  • Kontzeptua eta performancea: Nerea Martínez, Natalia García Muro.
  • Soinua eta argiztapena: Paco Trujillo.
  • Kamara: Gorka Bravo.
  • Ekoizpena: MAR-MAR.
  • Laguntza: Eszenabide 2020.

Bideoa

 


Laburrean

Non