"Dos pies para Dos"

Bilbao 2021(e)ko Ekainak 25
  • "Dos pies para Dos"

Dúo OLAIA & GILLES | Euskadi

Dos pies para Dos

Dantzari belgikar eta dantzari euskaldun batek osatutako bikotea da Dos pies para Dos. Bikoteak bidaia egiteko gonbita luzatzen dio ikusleari; eta, bidaia horretan, aurrera egiteko beharrak agerian uzten du etengabeko fluxu bat, lankidetzari esker hautsi gabe irauten duena. Gorputz ezberdinen arteko harremana partekatzen saiatzen da; gorputz horiek, guztiaren gainetik, elkarri eskaintzen diote beren burua, baita bestearen esku utzi ere, gorputza borroka-gune izatetik lankidetza-gune izatera bitarteko marra fin-fina dela ikusarazteko.

  • Piezaren iraupena:15 minutu
  • Ideia eta koreografia: Gilles Noël eta Olaia Valle
  • Interpreteak: Gilles Noël eta Olaia Valle
  • Kanpo-begirada: María Ibarretxe
  • Musika: Miren Lizeaga, Ioritz Galarraga, Jone Amezaga, Gilles Noël eta Olaia Valle
  • Egonaldiak: Utopian Getxo, Azkuna Zentroa, Punto de Fuga
  • Laguntzaileak: Eusko Jaurlaritza, Dantzan Bilaka

Dúo Olaia & Gilles osatzen dute Gilles Noël dantzari belgikarrak eta Olaia Valle dantzari euskaldunak; elkarrekin, mugimenduaren arteen inguruko sorkuntza-lana garatzen saiatzen dira. Taldea 2019-2020 denboraldian sortu zen, Eusko Jaurlaritzaren sorkuntza koreografikorako beka jaso ondoren. Aurretik, Dantzaz konpainian ezagutu genuen elkar, eta beti izan genuen elkarrekin sortzeko gogoa.

 

 

Lekuz Leku

Laburrean

  • Mota Dantza
  • KonpainiaDúo Olaia & Gilles
  • Data 2021(e)ko Ekainak 25
  • Ordutegia19:00
  • Lekua La Fundición
    Francesc Macià, 1-3
    Bilbao
  • ZenbatekoaDoan, aldez aurreko izen ematearekin
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web La Fundición

Non