"AM27"

Bilbao 2021(e)ko Ekainak 26
  • "AM27"

JAVIER GUERRERO DANTZA KONPAINIA | Katalunia

«AM27» 

Irudimenean soilik egon beharko litzatekeen arren, benetan existitzen den lekua da utopia haragitua. Existitu egiten da, bere bereak dituen aberrazio, desplazamendu eta inkongruentzia guztiekin batera. XX. mendeko proiektu utopiko handien esplorazioa da Am27; bitarteko espazio batean girotuta dago, zeina prozesu amaitu eta desagertu baten hondarren gainean eraikita baitago. Natura geurea dela uste dugu, eta ez gara konturatzen geu garela berarenak.

Collage itxura duen narrazio zatikatu baten bitartez, leku utopiko horiek zeharkatzen ditugu, uste dugun hori edozein momentutan desagertu delako intentzio iragankorra adierazita.

  • Iraupena:20 minutu
  • Koreografia: Javier Guerrero
  • Dantzariak: Carlos Roncero, Joel Mesa, Julia Sanz, Paula Tato
  • Musika: Yves Del Río
  • Laguntzaileak: Institut del Teatre, Grec Festival, Graner sorkuntza-zentroa

Javier Guerrero Giza eta gizarte-zientzietan lizentziatu zen Extremadurako unibertsitatean (UEX, 2006), eta Dantzaren interpretazio eta koreografia Gradua egin zuen Goi-mailako Dantza Kontserbatorioan (Institut del Teatre, 2016).

Sorkuntza eta ikerkuntza artistikoan eta lengoaia pertsonal propio baten garapenean interesa dauka, mundu garaikidearen paradigma eta errealitatea ulertzeko. Bere lanetan, gorputzak espazioarekin duen harremana eta horrek betetzen duen lekua ikertzen ditu, espazioak berak proposatzen duen esanahiaren bitartez. 

Hainbat lekutan erakutsi ditu bere lanak, besteak beste: Bartzelonako MACBA museoa, Mercat de les flors, La Pedrera, Fernando Fernan Gómez antzokia, Madrilgo Pradillo aretoa, Erromako Academia Nazionale di Danza, Teatros del Canal, Dresdeko (Alemania) Festspielhaus Hellerau Center of the Arts, Beijing Dance Festival. 

lafundicion.org

Laburrean

  • Mota Dantza
  • Data 2021(e)ko Ekainak 26
  • Ordutegia20:00
  • Lekua La Fundición
    Francesc Macià, 1-3
    Bilbao
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web La Fundición

Non

Euskadi, auzolana