«Reverso»

Bilbao 2021(e)ko Ekainak 26
  • «Reverso»

Cía. CIELO RASO | Euskadi

«Reverso»

Kalean eta ezohiko espazioetan egiteko bikote-lan baten proposamena da Reverso. Binakako sortze-prozesua da; elkartzerik, bikote fisiko estuari eragiteko beharretik eta dinamika erakargarria sortzeko desiratik sortutakoa.

«Ezagutzen ez dudan planeta batetik oinez dabilen astronauta naizela imajinatzen dut sarritan; planeta lehorra da, eta nire oinen azpiko lurra hauts eta harriz osatuta dago. Biraka ari den bola erraldoi borobil baten gainean oinez nabilen sentsazioa daukat. Kaskoaren kristalaren beste aldean zerumuga erdi-zirkularra ikus dezaket, eta argiak etengabeko ilunabarra markatzen du, urrats bakoitzaz harrotzen diren lur-partikulak argiztatzearekin batera».

  • Iraupena:11 minutu
  • Interpreteak: Víctor Fernández eta Igor Calonge
  • Banaketa: Beatriz Churruca
  • Argazkiak: Gorka Bravo
  • Zuzendaritza eta Sorkuntza: Víctor Fernández eta Igor Calonge
  • Laguntzaileak:  Gipuzkoako Dantzagunea, Centro de Danza Canal, Eusko Jaurlaritza

Cielo Raso 2010. urtean sortu zen Euskal Herrian. Berezko estilo berezia dugu eta horrek erraz identifikatzeko moduko piezak sortzea eragiten du; izan ere, lengoaia fisiko oso pertsonala dugu, berria eta arriskatua. Gure apustua aitortzak lortuz joan da nazio mailako sorkuntza-panoraman; hamar urte hauetan, hogei sorkuntza-lan baino gehiago jaso ditugu, eta horrek balioa eta intentsitatea eman dio gure lanari. Behin eta berriro hautatu dituzte gure lanak nazio mailako zein nazioarteko hainbat erakustaldi, azoka eta jaialditan. Espainia, Frantzia, Brasil, Mexiko, Argentina, Paraguay, Finlandia eta Panaman zehar ibili izan da konpainia.

lafundicion.org

Laburrean

  • Mota Dantza
  • Data 2021(e)ko Ekainak 26
  • Ordutegia19:00
  • Lekua La Fundición
    Francesc Macià, 1-3
    Bilbao
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Web La Fundición

Non

Euskadi, auzolana