"Conservando la memoria"

Olite/Erriberri 2021(e)ko Uztailak 23
  • "Conservando la memoria"

Erriberriko Antzerki Jaialdia 2021 programaren baitan.

Izaskun Fernández egile eta aktorearen aitona-amonei egindako omenaldi poetiko eta ederra. Objektuen antzerkiaren eta hitzaren bidez objektu hauek berarekin gordetzeko nahia publikoarekin partekatzen du, memoria gordetzeko, ontziratzeko nahia, haien gabezia saihestu ahal izateko. Bere hitzetan: "Nire aitona-amonen oroitzapenak nire bitartez sartu nahi ditut, eskuak piperrautsez, azukrez eta gatzez zikindu nahi ditut; azaldu nahi dut elkarrizketen ondoren konturatu nintzela, itxuraz, ez dagoela ezer apartekorik haien bizitzan, eta hori izan zela, hain zuzen ere, apartekoa iruditu zitzaidana". Izan ere, azken batean, zer osagai behar ditu bizitzak apartekoa izateko?

ANTZEZLEAK

Izaskun Fernández eta Julián Sáenz-López

 LANTALDE ARTISTIKOA

Zuzendaria eta egilea: Izaskun Fernández eta Julián Sáenz-López / Diseinu grafikoa: Diego Solloa / Argazkiak: Clara Larrea / Ekoizpena: El Patio Teatro / Banaketa: Ikebanah Artes Escénicas.

Conservando memoria El Patio Teatro-ren ekoizpen bat da.

Argibide gehiago: www.ikebanah.es

Iraupena: 45’

 

 

 

 

 


Laburrean

Non

Euskadi, auzolana