Enrique Martín-Laguna Getafeko Santa Maria Magdalena Katedraleko organo-jotzaile titularra da.
Madrilen jaioa, Alcorcongo Manuel de Falla Musika Kontserbatorio Profesionalean hasi zituen musika-ikasketak, eta han pianoko Gradu Profesionaleko titulua lortu zuen, José Luis Agulló irakaslearekin ikasiz. Harmoniaren eta kontrapuntuaren azterketa sakontzen du hainbat urtez José López Calvo konpositore eta zuzendariarekin.
Organoa ikasten hasi zen Roberto Frescorekin. Espainiako eta atzerriko hainbat akademia eta ikastarotan parte hartzen du maiz. Interpretazioan, inprobisazioan, organoan, klabe eta klabikordioan prestakuntza zabaltzen du, irakasle ospetsuekin eskola magistraletan parte hartuz.
Madrilgo Katarina Gurska Musika Irakaskuntzako Goi Mailako Ikastegian lortu du Organoko Goi Mailako Titulua Roberto Fresco (interpretazioa) eta Mónica Melcova (jarraitua eta inprobisazioa) irakasleekin ikasita. Madrilgo Goi Mailako Musika Kontserbatorioan goi mailako konposizio ikasketak osatu ditu, Alfonso Romero, Jesús Rueda, Ángel Huidobro, Alicia Díaz eta Enrique Igoa irakasleekin, besteak beste. Gaur egun, organoa interpretatzeko masterra egiten ari da Bruselako Errege Kontserbatorioan, Benoît Mernier irakaslearekin.
Hainbat ganbara- eta orkestra-talderekin lan egiten du. Espainiako, Belgikako, Frantziako eta Italiako hainbat tokitan errezitaldiak eskaini ditu.