"Principiantes"

Olite/Erriberri 2021(e)ko Uztailak 31
  • "Principiantes"

Erriberriko Antzerki Jaialdia 2021 programaren baitan.

Jatorriz 1981. urtean argitaratutako Raymond Carverren kontakizun ezagunenetako baten antzerkirako egokitzapenaren aurrean gaude. Hain zuzen ere, maitasunaren gaia du ardatz antzezlanak, sukalde batean hitz egiten duten lau pertsonaiaren bitartez: eskarmentu handiko senar- -emazteak eta harreman berriagoa duten bikote gazteagoa. Arratsalde batean, argi aldakorrak markatutako giro batean, laurek partekatzen dituzte beren bizipenak eta ideiak, handiak eta txikiak, bestearen maitasunak eta beharrak esan nahi duenari buruz. Aldi berean erromantikoa eta urratzailea, errealista eta poetikoa den ikuskizun hau garai bateko erreferentea izateaz gain, funtsezko musika-pieza baten indarrarekin harrapatzen gaitu gaur egun. Kontakizuna lehen aldiz argitaratu zenean, Carverren editore eta laguna Gordon Lishek erdia moztu zion. 2007an berreskuratu zen jatorrizko bertsioan eta egile amerikarraren beste pasarte batzuetan oinarritzen da muntaia hau. Proposamenak Carverren unibertsoko elementu errepikarietan murgiltze oso bat izan nahi du: babesleku eta aldi berean arma hilgarriak izan daitezkeen bikote-harremanak, maitasuna eta alkohola; zoriaren aurkako predestinazioa eta esperientzia amerikarraren testura literarioa.

ANTZEZLEAK

Javier Gutiérrez, Mónica Regueiro, Daniel Pérez Prada eta Vicky Luengo.

LANTALDE ARTISTIKOA

Zuzendaria: Andrés Lima / Egilea: Raymond Carver / Moldaketa: Juan Cavestany / Zuzendariaren laguntzailea: Laura Ortega Pinillos / Eszenografiaren eta jantzien diseinua: Beatriz San Juan / Argiztapenaren diseinua: Valentín Álvarez / Bideo-sorkuntzaren diseinua: Miquel Àngel Raió / MUsikaren konposaketa: Jaume Manresa / Argazkiak: Sergio Parra / Diseinu grafikoa: Rubén Salgueiros / Ekoizpen exekutiboa: Mónica Regueiro eta Carles Roca / Ekoizpenzuzendaria: Ana Guarnizo / Ekoizpena eta kudeaketa: Andrea Quevedo.

Principiantes Beginners 2021 AIE, Producciones Off eta ¡Carallada! Show-ren ekoizpen bat da.

Argibide gehiago: www.vania.es

Iraupena: 90´

 

 

 

 

 

 

 


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • Data 2021(e)ko Uztailak 31
  • Ordutegia22:00
  • LekuaErriberriko Gaztelua (Cava)

    Olite/Erriberri
  • ZenbatekoaSarrerak eta abonamenduak
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania

Non

Euskadi, auzolana