"Devenires"

Olite/Erriberri 2021(e)ko Abuztuak 1
  • "Devenires"

Erriberriko Antzerki Jaialdia 2021 programaren baitan.

La Banda Teatro Circo hasieratik dago konprometituta ikasteko eta berritzeko modu batekin, non bapatekotasuna eta lengoaia berrien ikerketa sormen prozesuaren zutabeak diren. Mugimendua hizkuntza unibertsal bihurtzen da, eta horren bidez publikoa hunkitzea bilatzen du. Gure bizi-ereduari eta gure gizarteak gidatzen duen indibidualismoari buruzko ikuspegi kritikotik abiatzen den proiektua da Devenires . Antzerki-istorio oso bisual eta poetiko batean islatzen da, tresna narratibo gisa erabiltzen diren zirku-tekniken bidez kontatua. Bizitzaren metafora ederra, zehazki artistaren bizitzarena eta bere bidean aurkitzen dituen oztopoena. Etengabe soka ahul baten gainean bizitzea, muga berriak aurkituz, kolokan jartzen gaituen, nekatzen, mugitzen eta astintzen gaituen hutsune batetik ibiltzea.

ANTZEZLEAK Izaskun Lasarte, Javier Napal (Nano), Garazi Pascual, Martin López Los Arcos, Jorge Cordón.

LANTALDE ARTISTIKOA

Argiztapenaren diseinua eta teknikaria: Livory Bárbez / Jantzien diseinua: Elias Ángulo / Eszenografia: Tescinor / Diseinu grafikoa eta ikusentzunezkoak: Kaptura / Akrobazien irakaslea: Javier Gómez / Aire-tekniketan laguntzailea: Maribel Martinez / Zirko-tekniketan erreferentea: Israel Montenegro.

Devenires La Banda Teatro Circo-ren ekoizpen bat da.

Iraupena: 45’

 

 

 

 

 

 

 

 


Laburrean

  • Mota Antzerkia
  • KonpainiaLa Banda Teatro Circo
  • Data 2021(e)ko Abuztuak 1
  • Ordutegia00:00
  • LekuaKalean
    Olite/Erriberri
  • ZenbatekoaSarrerak eta abonamenduak
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaGaztelania

Non

Euskadi, auzolana