Arabako Antzinako Musika Astea 2021

Vitoria-Gasteiz 2021(e)ko irailaren 4(e)tik 2021(e)ko irailaren 11(e)ra
  • Arabako Antzinako Musika Astea 2021

Arabako XXXIX. Antzinako Musika Asteak 11 kontzertu eta haien parez pareko 12 jarduera eskainiko ditu aurten probintziako hainbat tokitan eta, lehenengoz, Arabako natura eremuan; iazko ekitaldian baino 3 kontzertu eta parez pareko 8 jarduera gehiago dira. Kontzertuak irailaren 4tk 11ra bitartean emango dira. Astearen osagarri izango diren parez pareko jarduerak abuztuaren 31n hasiko dira, eta irailaren 13an bukatuko.

2021ean, Arabako Antzinako Musika Astearen 39. ekitaldiak 11 kontzertu eskainiko ditu irailaren 4tik 11ra bitartean. La Petite Ecurie haize taldearen soinuak izango dira lehenak Probintzia plazan, eta El Barroquista dibulgatzaileak emango du haien berri; Gorbeian ere joko du, Sarriko parketxean, naturaz gozatzea ere ahalbidetuko duen ekitaldi batean. Araban izango dira hainbat bakarlari eta talde garrantzitsu, hala nola Raquel Andueza sopranoa (Gebaratarren dorre jauregia), La Ritirata (kontserbatorioko auditoriuma) eta Cantoría (Erregeen Santa Maria eliza, Guardia). Lizarrako eta Logroñoko asteekin lankidetzan, Opera Omniak Santa Maria Katedralera ekarriko du besteak beste hango kapera maisu izan zen Miguel de Irizarren musika profanoa. Artefactum-en Erdi Aroko musikak ardoari laudorio egingo dio Baigorri upeltegi bikainean.

Cross-over nota nazioarteko izar Antonio Serranoren eskutik eta harmonikatik etorriko da, bere Bach y “Bach” proiektuarekin, Daniel Oyarzabal eta Pablo Martín Caminero gasteiztarrak lagun dituela. Ensemble BREZZA gaztearen talentu liluragarriaz gozatzeko aukera izango da Santa Maria Katedralean. Aukera izango da, halaber, ustekabeko altxorrak aurkitzeko, hala nola Done Bikendi Martiriaren elizako habe basoa, Fran Lópezen tiorbarekin; eta baita izarrei begiratzeko ere, esferen harmonia kontenplatzeko Gatzaga Buradongo dorre jauregian, Javier Armentia eta Joaquín Sevillarekin.

Parez pareko jarduerak: +Astea

Hamaika kontzertu horien inguruan, beste 12 musika jardueraz osatutako eskaintza zabala sortu da lehenengoz: +ASTEA. Jaialdiaren bokazio soziala sendotzeko, Gasteizko adinekoen bi egoitzatara eramango da musika. Arnasketa eta ahotsari buruzko lantegia egiteko aukera eskainiko da, Raquel Andueza sopranoarekin, eta berariazko saio bat egingo da COVID iraunkorra duten pazienteekin.

Jesus Guridi Kontserbatorioko ikasleek La Ritirata taldearen musika aholku adituak jasoko dituzte. Cantoría ahots taldeak beraiekin abesteko gonbidapena egingo dute parte hartzezko saio batean. Musika Astean, Luis XIV.aren gorteko musika bizitzari buruzko musika zinema iruzkinduaren zikloa ere izango da. Eta Ignacio Aldecoa Kultura Etxeko liburutegian musika historikoei buruzko informazio intereseko zentroa egongo da.

Erakunde nortasun berria

Arabako Antzinako Musika Asteak kartel, logo eta web orri berriak dakartza aurtengo edizioan. Azken biak, hemendik aurrerako ekitaldietan ere mantentzeko asmoz.

Web orrian argibide guztiak jaso dira, bai artistei eta kontzertuei buruzkoak, bai parez pareko jarduerei dagozkienak, eta batez ere sarrerak gordetzeko aukera eskaintzen du. Jarduerak doakoak dira, baina lekua gorde behar da. https://ama-sma.kulturaraba.eus/es/hasiera

KONTZERTUAK

Irailaren 4an, 19:30ean: Harrotasun Barrokoa. La Petite Écurie & El Barroquista. Probintzia plaza, Gasteiz.

Irailaren 5ean, 12:30ean: musika naturan. La Petite Écurie. Gorbeiako Parke Naturala. Sarriko parketxea.

Irailaren 6an, 19:00etan: Birthay Party. Raquel Andueza eta Jesús Fernández Baena. Gebaratarren dorre jauregia.

Irailaren 7an, 17:30ean: In Vino Veritas. Artefactum. Baigorri upeltegia.

Irailaren 7an, 20:00etan: Mihi gaiztoak. Cantoría. Erregeen Santa Maria eliza, Guardia.

Irailaren 8an, 19:00etan: Preludiatzearen artea. Brezza. Santa Maria Katedrala, Gasteiz.

Irailaren 9an, 19:00etan: Gau jaia. Opera Omnia. Santa Maria Katedrala, Gasteiz.

Irailaren 9an, 22:00etan: Esferen harmonia, Javier Armentia, Joaquín Sevilla, Edurne Aizpún. Gatzaga Buradongo dorre jauregia.

Irailaren 10ean, 20:30ean: Bach&Bach, Antonio Serrano, Pablo Martín Caminero, Daniel Oyarzabal. Jesus Guridi kontserbatorioko auditoriuma, Gasteiz.

Irailaren 11n, 12:00etan, 13:00etan eta 17:00etan: Tiorba basoan. Done Bikendi Martiriaren elizako habe basoa, Gasteiz.

Irailaren 11n, 20:00etan: Händel&Telemann. La Ritirata. Jesus Guridi kontserbatorioko auditoriuma, Gasteiz. 19:00etan: ikasleen aurretiko kontzertua.

+ASTEA

Abuztuaren 31n, 17:00etan: "Taller respira mejor", Raquel Andueza. Ignacio Aldekoa Kultura Etxea.

Abuztuaren 31n, 19:30ean: Eguzki Erregearen musika: Farinelli. Ignacio Aldekoa Kultura Etxea.

Abuztuaren 31tik irailaren 13ra: "Murgildu antzinako musikaren hautatutako bibliografian eta diskografian". Kultura Etxea.

Irailaren 1ean, 11:00etan: "Taller respira mejor", Raquel Andueza. Ignacio Aldekoa Kultura Etxea. COVID pazienteentzat.

Irailaren 6an, 19:30ean: Eguzki Erregearen musika: Munduko goiz guztiak. Ignacio Aldekoa Kultura Etxea.

Irailaren 7an, 11:00etan: Cantoría egoitzetan. Txagorritxu.

Irailaren 7an, 12:15ean: Cantoría egoitzetan. Zadorra.

Irailaren 7an, 19:30ean: Eguzki Erregearen musika: La Pasión del Rey. Ignacio Aldekoa Kultura Etxea.

Irailaren 8an, 11:00etatik 13:00etara: parte hartzezko kantu lantegia. Cantoría. Ignacio Aldekoa Kultura Etxea.

Irailaren 10ean: Massterclass. La Ritirata. Jesus Guridi kontserbatorioko auditoriuma.


Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2021(e)ko irailaren 4(e)tik 2021(e)ko irailaren 11(e)ra
  • LekuaVitoria-Gasteiz

Non

Euskadi, auzolana