Inork ez zuen esan nazioarteko pandemia bat bizitzea erraza izango zenik. Eta guri horrelako bat egokitu zaigu, entretenimendurik gabe. Baina hori ez zen barre egiteari uzteko arrazoia, ezta?
Guk esketxak egiten jarraitzen dugu. Eszena laburrak dira, azoka-postu batean perdigoi modura botatakoak, zure bihotzaren tramankulua atzeman nahian.
Beraz, nazioarteko sinbiosi eta marmotitis global honetan egin dezakegun gauzarik onena da egiten dakigun onena: barrez lehertzea.
Gora behin betiko sufnormaltasuna!
Ez etorri ondorioak ateratzera!










