Aspaldikoa da Gipuzkoako txoko honetan blues, jazz eta horrelako doinu beltzekiko zaletasuna. Urteak dira musika mota horien inguruko jaialdiak eta kontzertuak antolatzen direla Deba bailarako herrietan (Debajazz jaialdia, Ibetondoko jazz jaialdia, Jazz-Blues zirkuitua…). Musika hauek argitaratzen duen diskoetxea ere sortu zen orain 25 urte, Soraluzen.
Pandemiari aurre eginez (beharrezko neurri guztiak hartuta), bi urte bete ditu jadanik BLUES HOTSAK jaialdiak. Aurtengo azaroan III. ekinaldia izango dugu, programa aberatsarekin. Musika eta irudiak tartekatuko dira bertan, eta aurten ere emakumeak dira programazioan nagusitzen direnak. Goza dezagun! Azaroaren 19tik 28ra +Info, argazkiak, bideoak : https://www.blueshotsak.eus
BLUES HOTSAK - EGITARAUA
Azaroak 19tik 28ra Herriko Antzokia. 20:00
19- ostirala WATERMELON SLIM Blues Band
20- larunbata IZO FITZROY Band
21- igandea EUNICE vs MADJA EDJOLE Tribute to NINA SIMONE´s music
25- osteguna JANIS : Little girl blue Filma dokumentala
26- ostirala NIKO ETXART & HAPA HAPA
27- larunbata KOKO-JEAN & THE TONICS
28- igandea MUSIKA ESKOLA – konboak
Blues argazki erakusketa ALEX RODRIGUEZ CRUZ