Titirijai 2021 jaialdiaren barruan.
Ikuskizun hau bakarkako lan bat da, eguneroko bizitzan poesia aurkitzeko eta, horrela, bizitza apur bat magikoago egiteko gaitasuna piztu nahi diona jendeari. Helburutzat dauka sinpletasunaren indarra aldarrikatzea, gauza errazen konplexutasuna apreziatzea eta ahaztutakoen edertasuna deskubritzea.
Eguneroko bizitzako elementu ohikoenekin sortutako unibertso fantastiko batean murgilduko gaitu. Objektuen berrerabilpenaz eta eraldaketaz pentsaraziko digu, eta baita ere objektu horien balio erlatiboaz, zoriontsu izateko benetan zer behar dugun zalantzan jarriz...