Titirijai 2021 jaialdiaren barruan.
Publiko guztientzako pieza labur bat, non aktore-manipulatzaile batek txotxongilo holografi ko eta objektuekin elkarreragiten baitu. Hakan protagonista ohartuko da bere barrua hutsik duela. Argia itzali egin dela. Une horretan, argi hori berreskuratzeko bidaia bati ekingo dio, baina ez da bakarrik joango: ondoan izango ditu bizia hartuko duten hainbat objektu pertsonal eta ametsezko munduan gidatuko duten hologramak.
Abentura hau hamasei lagunentzako moduko etxola batean gertatuko da, material birziklatuekin eraikia eta
Inken tradizioan inspiratua.
“El onírico INTERIOR” obra Fira Tàrrega 2016 jaialdian estreinatu zen, eta harrezkero hainbat azoka eta jaialditan parte hartu du Taiwan, Danimarka, Suedia, Luxenburgo, Erresuma Batu, Alemania, Belgika, Turkia, Errumania, Portugal eta Espainian.