Titirijai 2021 jaialdiaren barruan.
Aurreikusi ezinezko kontzertu bat, munduko txoko desberdinetako musikak biltzen dituena. Hitzik gabeko komedia bat, elkarri lotzen zaizkion istorioz osatua, non 11 txotxongilo musikari eta bi txotxongilo aktore agertzen baitira, elkarren arteko txotxongilo eta pantomima jolas batean murgildurik.
Perkusio-jole tradizional bat sabel-dantza egiten duen ekialdeko dantzari batekin, akordeoilari bat abeslari ijito batekin, Asia Txikiko fl autista tradizional bat 3 biolin-jole klasikorekin, gitarra-jole bat “The Strings” rock taldeko perkusio-jole batekin, biolin-jole txiki bat eta Country abeslari bat. Guztiak agertuko dira jendaurrean euren bizitzako uneak kontatzeko.
Txotxongilo antzerki eta pantomimaz osatutako ikuskizuna, adin guztietako jendearentzat entretenigarri dena hiru elementu nagusiri esker: koreografi a, umorea eta erritmoa.