Loraldia 2022: "J. C. Eguillor mundua" erakusketa eta ibilbide gidatua

Bilbao 2022(e)ko martxoaren 7(e)tik 2022(e)ko martxoaren 10(e)ra
  • Loraldia 2022: "J. C. Eguillor mundua" erakusketa eta ibilbide gidatua

Loraldia 2022

J. C. EGUILLOR MUNDUA ERAKUSKETA ETA IBILBIDE GIDATUA
Jose Carlos Torre, Maria Urcelay

Juan Carlos Eguillor 2011n joan zitzaigun arren irudi-ondarea hilezkorra utzi digu.

Irudimenaren unibertso bat. Eguillor Mundu bat. Diziplina anitzeko artista izan zen. Komikia, ilustrazioa, lan grafikoa, bideo esperimentala eta Net art landu zituen.

Pott Bandarekin harreman emankorra izan zuen. Ruper Ordorikaren Hautsi da Anphora diskoaren azala diseinatu zuen collage batean. Bilbo Hiriko leherketa bat. Musika-azal honetatik abiatuta erakusketa bat ikusgai izango da Biran (Erronda Kalean).

Biran izango den erakusketatik 7 kaleetara abiatuko gara. Bisita gidatu bi antolatu ditugu martxoaren 10ean, ostegunarekin. Gurutze kaleko Agirre Lehendakariaren etxea, Barrenkale eta Barrenkale Barrena, Rio-Oja jatetxea, Arriaga Antzokia, Areatza, Plaza Barria…, besteak beste, ikustatuko ditugu, Eguillor Mundua hobeto ezagutzeko asmoarekin.

*Jose Carlos Torreren tesian oinarriturik.

ERAKUSKETA
Martxoaren 7an hasiko da.

IBILBIDEA
Martxoaren 10ean, 18:00, 20:00.

Ibilbiderako sarrerak: https://www.loraldia.eus/ekitaldiak/j-c-eguilloren-mundua-erakusketa/


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2022(e)ko martxoaren 7(e)tik 2022(e)ko martxoaren 10(e)ra
  • Lekua BIRA Kulturgunea
    Erronda kalea, 2
    Bilbao
  • Zenbatekoa3 / 5 €
  • Web BIRA Kulturgunea

Non