Loraldia 2022: Ruper Ordorika: "Hautsi da Anphora"

Bilbao 2022(e)ko Martxoak 11
  • Loraldia 2022: Ruper Ordorika: "Hautsi da Anphora"
  • Loraldia 2022: Ruper Ordorika: "Hautsi da Anphora"

Loraldia 2022

1980an Pott Banda desegin zen urte berean Ruper Ordorikak Hautsi da anphora diskoa plazaratu zuen. Berehala, euskal musikagintzan mugarri bihurtu zen. Bernardo Atxagaren testu musikatu haiek zeru berri bat zabaldu zuten kultur hodeiertzean. Iraganarekin hautsi eta geroari begira jarri zen gure sormena.

Lau hamarkada igaro dira diskoa plazaratu zenetik eta garaia heldu da Hautsi da anphora diskoan agertzen diren kanta guztiak berreskuratzeko. Kontzertu honetan diskoaren gai guztiak entzungo ditugu eta berriro ere zirrara biztuko da gure baitan.

Musikariak

  • Ruper Ordorika: ahotsa eta gitarra
  • Arkaitz Miner: gitarra, mandolina eta biolina
  • Fernando “Lutxo” Neira: baxua eta kontrabaxua
  • Hasier Oleaga: bateria
  • Bixente Martinez: gitarra eta mandolina
  • Bernardo Atxaga: testu literarioak
  • Ekoizpena: Loraldia Festibala

Laburrean

Non