BilbaoPoesía 2022: "Europa, por fuertes y fronteras"

Bilbao 2022(e)ko Martxoak 16
  • BilbaoPoesía 2022: "Europa, por fuertes y fronteras"
    Luis Alberto de Cuenca

2022ko BilbaoPoesía jaialdiaren barruan.

Asteazkenean, hilak 16, “Europa, por fuertes y fronteras” izenburupean, Luis Alberto de Cuencak eta Julio Martínez Mesanzak, lerro argiko bi poeta, bi klasiko garaikidek beren bertsoak errezitatuko dituzte José Fernández de la Sota poetarekin izandako elkarrizketa baten harira.

Lerro argiko poeta bik, klasiko garaikide bik, beren bertsoak errezitatuko dituzte Cesar Cocarekin izango duten elkarrizketa baten harira.

José Fernández de la Sotak aurkeztuta

Luis Alberto de Cuenca y Prado (Madril, 1950) Ikerketa Zientifikoen Goi Kontseiluko Ikerketako Irakaslea da, baita Granadako Historiaren Errege Akademiako eta Letra Onen Akademiako akademikoa ere. Liburutegi Nazionaleko zuzendari nagusia (1996-2000), Kulturako Estatuko Idazkaria (2000-2004) eta Liburutegi Nazionalaren Errege Patronatuko Presidentea (2015-2018) izan da. Besteak beste, 1989an Itzulpengintzako Sari Nazionala jaso zuen “Cantar de Valtario (X. mendea)” lan anonimoaren latinezko bertsioagatik; 2007an Madrilgo Erkidegoko Literaturako Saria, 2013an Giza Zientzietako Ikerketako Julián Marías Saria, 2015ean Literaturako Sari Nazionala (Poesia) eta 2021ean Federcio García Lorca Nazioarteko Saria. “La caja de plata” (1985, Kritikaren Saria 1986) edo “Después del paraíso” (2021) bezalako poema-liburuak idatzi ditu, eta hurrengo saiakerak ere: “Floresta española de varia caballería” (1975), “El héroe y sus máscaras” (1991), “Los caminos de la literatura” (2015), “Libros para pasártelo bien” (2016), “Scarface” (2019) eta “La Rama de Oro” (2020).

Julio Martínez Mesanzak Filosofiako ikasketak egin zituen eta Filologia Italiarrean lizentziatu zen Madrilgo Unibertsitate Konplutensean. Itzultzaile eta poeta da, eta hurrengo lanak argitaratu ditu: “Europa” (1983, 1986, 1990), “Las trincheras” (1996), “Entre el muro y el foso” (2007) eta “Gloria” (2016), zeinarekin Poesia Sari Nazionala eskuratu baitzuen 2017an. Halaber, “Soy en mayo” (2007, 2017) antologia eta “La calle de la reina Ester” (2017) saiakera liburua argitaratu ditu. Besteak beste, Dante, Sannazaro eta Miguel Ángel itzuli ditu.

           

 

bilbao.eus/

Laburrean

Non